Ekainera bitarteko ‘Zornotzan’ jarduerak eta ikastaroak aurkeztu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
MUGA AMOREBIETA-ETXANO
Amorebieta-Etxanoko Udalak «Zornotzan» gida berria aurkeztu du, 2025eko urtarriletik ekainera bitarteko ekintza eta ikastaroak jasotzen dituena. Gida honek adin guztiei zuzendutako prestakuntza eta aisialdirako eskaintza zabala uztartzen du, udalerrian zornotzar guztien ikaskuntza, sormena eta gozamena sustatzeko. Ikusi gida osoa hemen.
Adin guztiei zuzenduriko ikastaro aukera zabala
Ikastaroen egitaraua bost multzo nagusitan antolatzen da, hala nola Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Kirola, Ludoteka eta Kultura, gustu eta kolore desberdineko herritarrei zuzendutako proposamenekin. Hona hemen adibide nabarmen batzuk:
- Berdintasuna: multzo honetan jasotzen dira ahalduntze pertsonalera eta kolektibora bideratutako ikastaroak, hala nola, Biodantza, mugimenduaren bidez norberaren ahalmenak aurkitu eta onartzera bideratua, edo Batukada Feminista, musika eta emakumeen arteko elkartasunerako gune seguruak sortzea uztartzen dituena. Ekofeminismoari eta generoaren eta iraunkortasunaren arteko harremanari buruzko jarduerak ere eskaintzen dira.
- Gizarte Ekintza: familien eta zaintzaileen ongizatea indartzera zuzendutako ikastaroak dira. Horien artean nabarmentzen dira Familia Eskolak, aldaketa-etapetan seme-alabei laguntzeko tresnak eskaintzen dituena, eta Emozioen kudeaketarako tailerra, mendeko pertsonen zaintzan sortzen diren emozioak identifikatzeko eta maneiatzeko diseinatua. Gainera, adinekoentzako jarduera espezifikoak ere jasotzen dira, hala nola bisita gidatuak eta memoria aktiboko tailerrak.
- Kirola: Larrea kiroldegia agertoki nagusi gisa, jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzen dituzten ikastaroak batzen ditu. Helduentzat, pilates, aquagym eta igeriketa bezalako jarduerak nabarmentzen dira; haurrentzako, halaber, igeriketa eta gimnasia erritmikoa, besteak beste.
- Ludoteka: familientzat eta haurrentzat pentsatua dago eta hortik abiatuta, familiako eskulanak eta sukaldaritzako esperientzia interaktiboak bezalako tailerrak hartzen ditu barne. Gainera, jarduera bereziak antolatuko dira Aste Santuko oporretan, ikasteko eta aisialdi partekaturako guneak sortuz.
- Kultura: kultur arloari loturiko ikastaroetan, parte-hartzaileek beren sormena bultzatu ahal izango dute zeramika, marrazketa eta joskintza ikastaroen bidez. Hizkuntzak praktikatzeko tailerrak ere eskaintzen dira, hala nola ingelesa, frantsesa eta italiera. Gastronomia maite dutenentzat, Dastaketa tailerra eta oliba-olioarekin egindako sukaldaritza nabarmentzen dira, produktu hau aukeratzen eta kontserbatzen ikasteko teoria eta praktika uztartzen dituena.
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta interesdunek dagoeneko eman dezakete izena HAZen edo udal webguneko izen-emateak atalaren bitartez.
Herritar guztientzako kultur eta gizarte-jarduera eskaintza anitza
Ikastaroez haratago, gidak udalerriko kultur bizitza zein bizitza soziala aberasteko diseinatutako mota askotariko jarduerak ere jasotzen ditu, hala nola musika-jarduerak, antzerkia, dantza, haur zein gazteentzako jarduerak, erakusketak… guztiak herritar guztien gozamenerako pentsatuak eta diseinatuak, edozein delarik haien adina.
Kultur proposamenen artean, Zelaieta aretoko erakusketak nabarmentzen dira, hala nola Iban Gorritiren argazki bilduma Essaouira: Haize Uria edota Mujeres y comics vascos, komikiaren munduan emakumeen papera ardatz duena. Musikaren esparruan MusikagazFest gazteei zuzenduriko jaialdia edo Go!azen taldearen kontzertua daude, eta Zornotza Aretoak, berriz, Renata bezalako antzezlana edota Scrooge eta Mamuak bezalako haurrentzako ikuskizunak jasoko ditu.
Horrez gain, gidak Nagusi Aretoaren egitaraua, Zainduz programa, hurrengo inauterietako egitaraua, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaiak eta jarduerak (San Antonio eta San Pedro jaiak, besteak beste) jasotzen ditu, baita Triki Piu eta Udazken Taldeko Txistulariek astero eskainiko dituzten kalejirak ere.
Gida osoa hemen.