IÑAKI IZAGIRRE: «Nire sentimenduak irudikatzeko beharra sentitzen dut»
IÑAKI IZAGIRRE BASTERO ‘PASTE’
Iurretako egileak Oreka tabernan erakusten ditu bere margolanak.
“Nunca he pintado mis sueños,
pinté mi propia realidad”
(Frida Kahlo)
Nire sentimenduak irudikatzeko beharra sentitzen dut. Mihisearen gainean koloretako dantzak askatzeko beharra. Puntuekin, lerroekin, forma definitu gabeekin, baina pentsamendu bat definituz. Pentsamendu inkontzienteetatik ohi zaizkit une jakin horretan ideiak ernai.
Gure buruak ez daude hutsik, hamaika istorio, oroitzapen, amets gordetzen dituzte, batzuk benetakoak eta beste batzuk asmatutakoak. Sarritan zaila egiten zait erreala eta fikziozkoa bereiztea. Horregatik bonbardatzen nauena ateratzeko eta zuekin partekatzeko nire beharra, eta dei egiten dizuet hori egiten saiatzera eta gure kartzela mentaletik oinazetu gaitzakeen hori guztia ateratzera. Burua askatzeak pertsona askatzen laguntzen digu. Izan aske.
Nik margotzen eta nire arte xumea zuekin partekatzen jarraituko dut.
Iurretan, 2025eko negu gorrian