Aurtengo Euskaraldiaren herri mailako aurkezpena egingo da martitzenean Elorrion
MUGA EUSKARA
Euskaraldiak laugarren edizioa izango du aurten, eta helburu nagusiak berdina izaten jarraitzen du: hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatzea.
Elorriok, Euskaraldiaren aurtengo edizio honetan ere, hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzeko konpromisoa erakutsiko du. Ariketa kolektibo honi hasiera emateko, herritar talde batek aurkezpena egingo du datorren asteartean, urtarrilak 21, 19:00etan, Iturri Kultur Etxeko areto nagusian. Animatu inguruko baten batekin joatera!