Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:59 am,
temperature icon 12°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

MUGA GALA-n barreak egongo zirela ziurtatzen zuten… Eta honek ez zuen huts egin!

JON BARAJA MUGAKO KAZETARIA

Zornotza Aretoan burututako umorez jositako gala batean, MUGA Kulturak bere 10. urteurrena ospatu du eskualde osoko hainbat pertsonek egindako lana aitortuz eta eskertuz.

Juanjo Otero iurretarra eta Laka eta Aritz Labrador zornotzarrak. ALEX PALACIOS (ARENTZA)

I MUGA GALA-ko antolatzaileek barreak egongo zirela ziurtatzen zuten… Eta ez zuten gezurrik esaten. Adoretsu, futbol partida bat kontraprogramatzera ausartu ziren. Eta ez edozein. Saudi Arabian jokatzen zen Athletic Club – FC Barcelona. Superkopako finalerdia. Bi hitzorduak ordu berean hasten ziren: urtarrilaren 8ko 20:00etan. Beraz, umorezko arma gisa erabili zuten. Oso eserleku gutxi hutsik izan zituen Zornotza Aretora iritsi bezain laster, batek azkar ikusten zuen zertaz zihoan gauza. Izan ere, txapela eta peto fosforitoa jantzita zeraman ia 2 metroko tipo batek harrera egiten zizun sarreran, lehergailu arriskutsurik ez zeneramala ikusteko (edo auskalo zer bilatzen zuen), futbol zelaietan egiten den bezala. Hori bai, gero berarekin argazki bat ateratzeko eskatzen zizun. Jatorra zen.

Jon Baraja eta Iban Gorriti, MUGAko kazetariak. ALEX PALACIOS (ARENTZA)

Behin barruan, musika emanaldiak zuzenean, break dance erakustaldia… Eta Durangaldean kultura eta gai sozialak bultzatzen gogor lagundu duten pertsonei errekonozimendu eta esker on ugari. Era guztietako hitzaldiak egon ziren: hunkigarriak, barregarriak, luzeak, laburrak… Azken hauen artean sar daiteke saritu guztien artean sarituko zutenik ez zekien bakarra: Jose Javier Lacalle ‘Laka’ artista zornotzarra. Bere merezitako saria sorpresa bat izan zen azken unera arte. Ez ziren falta zorion mezuak MUGA-ri kazetaritza independenteko 10 urte hauengatik. Aipatzekoa da jende askok azpimarratu zuela independente hitz hori. Eta beste bat ere hainbat aldiz entzun zen: kazetaritza antifaxista.

MUGAlagunak ‘photo-col’ean. ALEX PALACIOS (ARENTZA)

Umorea izan zen protagonista ekitaldiak iraun zituen 80 minutu ingurutan. Horren merituaren  zati handi bat aurkezleak izan zuen, El Neng de Castefa eta Jonan de Barakaren arteko nahaste bat zena. Hori bai, mandarinekiko menpekotasuna zuen honek. Droga gogorra Gabonetako gehiegikerien ondoren… Lan bikaina Juanjo Otero aktore iurretarrak egin zuena. Itzelezko agerpena izan zuen ere neska ilehoridun eta jakintsu (gutxienez horrela uste du berak) batek: Miss Spein handiak. Ibon Gorritiren bila heldu zen (Bai, Ibon) lan-elkarrizketa bat egin nahi zuelako. Barre-algaraz betetako 5 minutu izan ziren Aroa Blanco aktore abadiñarrari esker. Berak bakarrik igo zitzakeen agertokira gala gidatu zuten off ahotsen atzean zeuden bi pertsonak: Usue Martínez aktore durangarra eta Iban Gorriti kazetari durangarra, egunkari digital honen editorea.

Usue Martínez eta Aroa Blanco eskenatokian. ALEX PALACIOS (ARENTZA)

Saudi Arabian jokatzen ari zen partida ere behin baino gehiagotan gehitu zen festara.  Koitaduak etxera iristean norgehiagoka grabatuta ikusteko asmoa zutenek, spoiler onak jaso zituzten eta. Gainera, beti berri txarrak, Barcelonaren golak. Ekitaldiaren amaieran, adibidez, Radio Nervión entzuten hasi zen. Markagailu txarraren eraginez Eduardo Velascok eta bere lankideek zuten ahots atsekabetuek ez zuten festa zapuztu eta ez zuten eragotzi I. MUGA GALA-ra bertaratu zirenak Zornotza Aretotik irribarre batekin irtetea.

Juanjo Otero. ALEX PALACIOS (ARENTZA)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu