Udazken Txistulari Taldea eta Zornotzako abesbatzekin batera irten dira kalera
UDAZKEN ZORNOTZAKO TXISTULARI TALDEA
Gaur, Gabon aurreko giroan murgildurik, Zornotzako abesbatzekin batera irten gara, azken urteetan egin dugun bezala. Euriak ez gaitu isildu! Eta bihar, gutako batzuk Ixer auzoko Javi tabernan folk kontzertua eskainiko dugu, eta garagardoa egongo da! (Hori bai, bakoitzak berea ordaindu beharko du). Gabon gau eta Eguberri egun zoriontsua opatzea baino ez zaigu geratzen, baina mundu ugertu honetan okerren daudenak ahaztu gabe. Beraz, gogoan izan ditzagun egun hauek maite dituztenekin igaro ezin dutenak, Mediterraneo itsasoa zeharkatu nahian dabiltzanak, DANAk ezer gabe utzi dituenak, Palestina aske baten alde ekinean jarraitzen dutenak… Yalah Yalah Ramallah!