Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:47 am,
temperature icon 8°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen aldeko apustua berretsi du, hizkuntzaren nazioarteko egunean

MUGA 1o URTE ZUREKIN

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta hainbat ekitaldi antolatzen ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Sasoia da baina, euskararen aldeko aldarrikapen zabala eta anitza egiteko.

Aldarrikapen horien artean honakoak azpimarratu nahi ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak:

1. Euskararen ofizialtasuna. Espainiako konstituzioaren arabera Euskadiko Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala den arren, gaztelaniaren ofizialtasunak indar handiagoa hartzen du euskararenak baino, eta ondorioz euskararen erabilera eremu askotan mugatuta dago.

2. Berdintasuna. Era guztietako berdintasuna aldarrikatzeko aroan gaude, diskriminazio mota oro saihesteko, sexua dela, arraza dela, edo bestelako edozein arrazoi dela. Ildo horretan, hizkuntza ofizial bi dauden lurraldeetan ere, hizkuntza bien arteko berdintasuna aldarrikatzen dugu; eta tamalez, oraindik orain, euskara desabantaila nabarmenean dago gaztelaniarekiko.

3. Euskararen aberastasuna. Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza, Penintsula Iberikoan zaharrena, eta Europan ere zaharrena; horrek esan nahi du ondare itzela dela, denok aberasten gaituena. Horregatik, euskarak munduari ―eta bereziki― Europari egiten dion ondare ekarpena aldarrikatzen dugu, eta hori babestea eta sustatzea eskatzen dugu, Espainiako Estatuan ez ezik, Europa guztian ere bai.

4. “Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean” 7. artikuluko 2. puntuan jasotakoa; honakoa, alegia:

“Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen aldeko neurri bereziak hartzea ez da hartuko eremu zabalagoa duten hizkuntzetako hiztunen aurkako diskriminazio-ekintzatzat, neurrion helburua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzok erabiltzen dituztenen eta gainontzeko herritarren arteko berdintasuna bultzatzea edo hiztun horien egoera partikularrak aintzat hartzea bada”.

Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak konpromisoa eta ardura hartzen ditu behar diren neurriak hartzeko euskara gaztelaniarekiko berdintasun egoerara heldu dadin, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko ditu. Halaber, arduradun politikook gainerakoen aurrean eredu izateko konpromisoa hartzen dugu; baita bitartekoak jartzekoa ere, denon hizkuntza eskubideak bermatuta egon daitezen. Azkenik, berdintasuneranzko bidean, herritar guztien bultzada behar du euskarak, dakitenek erabiliz, eta erabiltzeko aukerak sustatuz; baina baita ez dakitenak erakarriz eta euskararekiko errespetua eta aitortza adieraziz. Euskarak guztiok behar gaitu, eta euskarak hizkuntza desberdinen arteko zubi izateko balio behar du. Euskara nirea, zurea, guztiona!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu