Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:25 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

EGITARAUA · Amorebieta-Etxanoko Udalak Gabonetako argiak piztuko ditu ostegunean

Gabonak ate joka ditugu, eta Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza egitarau anitz eta berezia antolatu du, magiaz beteriko jai egunotaz gozatzeko. Hala, ostegunean argien pizteak emango die hasiera Gabonei. Pizte ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Triki Piu taldeak girotuta eta ondoren, txokolatadaz gozatzeko aukera egongo da. Horren ostean, kultura, kirola eta aisialdia uztartzen dituzten hainbat ekintza eta ekitaldi egongo dira.

Haurrak protagonista nagusi

Gabonetako egitarauak adin guztiei zuzendutako ekintzak jasotzen ditu, baina Amorebieta-Etxanoko Udalak arreta berezia eskaini die etxeko txikienei, haurrak baitira Gabonetako protagonista nagusiak. Hala, tailerrak, antzerkiak, ipuin kontaketak, tren txu-txua edota Gabonetako haur parkea izango dira, besteak beste, haurren gozamenerako prestatutako ekintza eta ekitaldietako batzuk.

Horiez gain Gabonetako azoka, Gabon kantak, zinema kanpusa, antzerki familiarra, kirol probak, kontzertuak, dantza emanaldiak edota gazte gabonak bezalako ekintzak izango dira aukeran. Eta horiei, noski, ohiko Gabonetako ekintzak gehitu behar zaizkie, hau da, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera abenduaren 24an. Gabonetako bi pertsonbai hauek arratsaldeko 18:00etan helduko dira Amorebieta-Etxanora, Gudari kaletik eta bertatik Nafarroa, Ibaizabal, San Migel eta Gudarira buelta egingo dute ibilbidea Zelaieta Zentroan amaituz.

Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgatak emango dio amaiera Gabonetako egitarauari. Kabalgata arratsaldeko 18:00etan irtengo da Gudaritik eta Olentzero Eta Mari Domingiren ibilbide bera egingo du, Zelaieta Zentroan amaituz. Kabalgataren harira, halaber, paje izateko izen-ematea abenduaren 9tik 27ra egongo da zabalik 10 urtetik gorako haurrentzat. Interesdunek Gazte Informazio Bulegoan eman ahal izango dute izena.

Tokiko merkataritza babestearen aldeko mezua

Gabon garaian, kontsumoak eta erosketek gora egin ohi dute eta horren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak Gabonetako erosketak herrian bertan egitera animatzen ditu zornotzarrak, tokiko merkataritza babesteko mezua zabalduz: “Herrian bertan kontsumitzeak, udalerriko ekonomia indartzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko merkataritza eta ostalaritza jarduerak dinamizatzen laguntzen du, bere garapena eta jarraipena bultzatuz,” adierazi dute Udaletik.

Amorebieta-Etxanoko

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu