Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:10 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Mankomunitateak eta Eroskik euskararekiko duten konpromisoa sendotu dute hitzarmen bat bidez

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Eroskik eta Durangaldeko Mankomunitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute eskualdean euskararen erabilera sustatzeko, eta, horretarako, familian eta gazteen artean euskararen transmisioa eta erabilera bultzatzeko ekimenak indartu dituzte. Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak eta Mikel Larrea Eroskiko idazkari nagusiak sinatu dute akordioa.

Ainara Otxotorena, Mikel Larrea eta Idoia Otaduy.

Hitzarmen hau Mankomunitateak garatzen duen «Familian Euskaraz Olgetan» programaren barruan dago. Programa honen helburua haurrek eta beren familiek euskarazko jarduerez gozatzea da, eta eguneroko erabilerarako eta ondorengo belaunaldiei transmititzeko tresnak eskaintzen ditu. Horretarako, firmak diruz lagunduko ditu Durangaldeko Mankomunitateak proposatutako jarduerak.

DURANGOKO AZOKAN

Euskarazko kantu eta haur jolasen liburua argitaratzea da beste ekimenetako bat, zeina datorren hilean Durangoko Azokan aurkeztuko duten.
‘Txalopin txalo’ izena daukan lan honen helburua eskualdeko ahozko ondarea berreskuratzea eta transmititzea da. Horretarako, herri desberdinetako edadeko lekukoengana jo dute egileek bideo-grabazioz gaur egun bizirik dirauten kantuak jasotzeko. Belaunaldiz belaunaldi, etxean ikasita, eurengana heldu diren ahozko bertsioak batu dira. Abestiak era askotakoak dira: ume txiki-txikiak lokartzeko, egoera desberdinetan jolasteko, urte sasoi jakin batzuetako ospakizunetan abesteko edo gure herri kantutegian ezagunak diren aleak, besteak beste. Horregatik, kantu batzuei dagozkien azalpena jarri dira.

«Eskertzekoa da horrelako laguntzak proiektu berrietan islatzea. Akordio honi esker, ‘Familian Euskaraz Olgetan’ programa Durangoko Azokan aurkeztuko dugun kantu liburu batekin sendotuko da. Ziur gaude elkarlan honetatik emaitza ona aterako dela”, adierazi du Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu