Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:54 am,
temperature icon 11°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Mañariko Udalak KULTURA sustatzen du udal aurrekontu berrietan

MAÑARIA KULTURA

Mañariko Udalak 2025. Urterako aurrekontua onartu du, EH Bilduren aldeko hiru bozkarekin eta EAJren 2 abstentziorekin. Udalak, hortaz, 1.085.846 euroko aurrekontua izango du datorren urteko kudeaketak eta proiektuak aurrera eramateko.

Urtean 53.000 euro bideratuko ekintzetara.

Udalak izango dituen lan ildorik nagusienak frontoiaren berriztatzea, auzo bideen konponketa, hilerriko konponketa eta kulturaren sustapena izango dira. Horrez gain, egin nahi diren inbertsioetan Kirikiñoko trafikoa mantsotzeko neurriak hartzea izango da. Bestalde, ohiko diru laguntzak mantenduko dira: putzu septikoak berriztatu edo ipintzeko, alokairurako dirulaguntzak eta abar.

Urtean 53.000 euro bideratuko ekintzetara

Kulturaren sustapenari garrantzia ematen dio udalak, eta 2025. Urtean 53.000 euro bideratuko ekintzetara. Era berean, herriko elkarteen jarduna ezinbestekotzat jotzen du udalak, Mañaria herri dinamikoa eta aktiboa sustatzeko bidean. Udalak herritarrekin duten konpromisoa mantendu nahi du; hori dela-eta, dirulaguntzen partida handituko da urte berriarekin, 60.000 eurorekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu