Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:06 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

Agurne Gaubeka eta Luken Etxabe Euskal Herrian Euskarazek Durangon antolatu duen solasaldian izango dira

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 7an manifestazioa antolatu du Durangon. Horri begira aurkezpen-solasaldia egingo dugu azaroaren 27an, 18:30ean San Agustin kultur guneko sarreran. Orokorrean mobilizazioaren helburuez, zergatiez, argudioez eta bestelakoez hitz egingo da eta baita hizkuntza eskubideen defentsaren eta bermearen inguruan.

Agurne Gaubeka.

Solasaldiko hizlariak Luken Etxabe (EHEko batzordekidea) eta Agurne Gaubeka (Hizkuntza eskubideen Behatokiko zuzendaria) izango dira. «Euskararen aurkako oldarraldi betean gauden honetan, euskaltzaleok harrotzeko garaia da», adierazi dute.

Hona hemen manifestazioari buruz informazio gehiago.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu