Izarok bere Gabonetako disko berriko bigarren singlea atera du Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Izarok bere Gabonetako disko berriko bigarren singlea atera du Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin: Olentzero. Mallabiarrak bere disko berezia Kursaalean aurkeztuko du abenduaren 22 eta 23an.
Elkarrekin, ilusioz, emozioz eta fantasiaz jantzi dute Olentzero, bodegoi bat, bizirik. Pailazoek aztarna ederra utzi zuten Izaroren haurtzaroan, eta ezin bidaide hoberik aurkitu helduaroan bidaia honi ekiteko. Sustraiak, kalejira, poza, zalaparta, algara, emozioa eta nortasuna.
Hamabi hilabete pasako dira abenduan bere «cerodenero» esanguratsutik, giran darrai oraindik, eta paraleloan dator lan berezi honekin. Zortzi kantu propio, gabonetako kantutegi eta iruditerira batzeko gogoz.»Izaro Gabonetan» kolorez, laguntasunez, ilusioz, misterioz eta maitasunez beteriko disko bat da. Bagenekien Izaro gabonzalea dela (apaingarri guztiak prest izaten ditu azaroak 1erako), baina ez genuen disko propio bat espero.
Bat egin dute disko honetan gabon kanten nazioarteko nortasunak eta euskal gabon-kantenak. Funtsezko gaitegiari kantari: gabon gaua, «Olentzero» eta Mari Domingi, lerak elurretan, falta direnak, umorearen dirdira, tradizioen kutsu mistikoa, ura, eta desirarik sakonena: bakea munduan.