Osteguna,
2024ko Azaroak07

MugaKultura

loader-image
Durango
3:39 am,
temperature icon 13°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Ahotseneako disko aurkezpenetan emakume musikarien presentzia handituko da, taldeen erdiek emakume bat gutxienez izango dutelarik

MUGA 10 URTE ZUREKIN

59. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra garatuko da, eta hasteko hilabete eskas falta den honetan, Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago. Aipagarria da emakume musikarien presentzia handitu egingo dela aurreko edizioekin alderatuta, taldeen erdietan emakumeren bat gutxienez egongo delarik. Hala ere, emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna indartu arren, oraindik musikarien artean gizonak dira gehiengoa. Hauxe da Ahotsenea Musika gunean parte hartuko dute musikarien zerrenda osoa: Aho zakil konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal / Odei Barroso eta Benizze, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabaltx, Xabier Badiola, Xsakara eta Zinkha.

Durangoko Ainke taldea.

Euskal musikaren erakusleiho indartsua da Ahotsenea, eta jaso diren proposamenen kopurua da horren adibide: 108 talde edo bakarlarik eman dute lan berria zuzenean aurkeztu ahal izateko izena. Horren ostean, antolatzaileek hautaketa egin behar izan dute, eta azkenik 34 taldek edukiko dute lekua. Musikazaleek aurtengo proposamen berriak ezagutzeko aukera aparta izango dute, kantuak entzutean eurek ere abestuz eta kulturaren parte sentituz. Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren lemak dioen bezala, hartzea ematea delako. Musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak.

Kai Nakai.

Adibidez, Txopet -iaz ere egon ziren-, Xsakara eta TOC taldeak igoko dira Platerueneko oholtzara, baina baita Mikel Urdangarin eta Kokein ere. Beraz, belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartuemanaren erakusle izango da egitaraua. Estiloei dagokienez, egungo panorama musikalaren aniztasuna igarriko da, rocka, rapa, elektronika eta folk doinuak uztartuz, besteak beste. Nabarmentzekoa da Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza haziko dela, eta horrela, lurraldetasunaren ikuspuntutik oreka lortzea izan da helburua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu