Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:11 am,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Irabazal, Lizundia, Basterretxea, Anpuerotarrak eta Lasuen nabarmentzen dira Astola aldizkariaren ale berrian

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Nestor Basterretxea artista jaio zela 100 urte bete direla gogoratzeko Euskal Herrian hainbat erakusketa, hitzaldi eta ekitaldi antolatu dira. Astola aldizkariak ere bere omenaldia eskaini nahi izan dio, Bermeoko artistak Durangaldearekin harreman estua izan zuelako. Garazi Arrizabalaga egungo Durangoko Museoaren zuzendariak idatzi du Basterretxea eta Durangaldearen arteko loturari buruzko erreportajea.

Astolako erredakzio taldea eta kolaboratzaileak.

Bestetik, Jon Irazabal Agirre hartu dugu gogoan Astolako erredakzio taldeak. Orain dela 18 urte baino gehiago, berea izan zen aldizkaria martxan jartzeko ideia. Abuztuaren 22an zendu zen eta berak aldizkariari egindako ekarpenak eskertzeko berbak aurkituko ditugu barruan. Gainera, zenbaki honetan ere alea utzi du. Jose Luis Lizundiarekin berrikataldi luzea izan zuen, aldizkarian gero berba egindakoa jasotzeko.

Durangaldeko ondarea eta historiaren zabalkunderako jaio zen Astola urtekaria orain dela 18 urte. Ikerlariei lekua egin, ezkutuko ikerketak argitaratu, berriak sustatu… asmo horiekin jaio zen eta ibilbide oparoa egin du urte guzti hauetan. Aurten ere, bederatzi erreportajek osatzen dute aldizkaria. Horietako gehienak, Durangaldeko sinadura daukate. Erreportajeekin batera, urtean nabarmendu diren albiste batzuk eta Durangaldean bizi diren kulturzaleen leku kuttunak ezagutzeko aukera izango dugu.

Astola aldizkaria 7 eurotan dagoeneko salgai dago Durangaldeko herri batzuetako saltokietan (zerrenda hurrengo orrian) Durangoko Azokan, Gerediaga Elkartearen erakusmahaian ere eskuragarri egongo da, eta Gerediaga Elkarteko bazkideen kasuan, dohainik jaso ahalko dute ale bat.

 

ASTOLAKO ERREPORTAJEAK

Durangaldeko erraketistak, ahaztutako pilotari aintzindariak (Estibalitz González)

XX. mendean ehundaka emakumek, erraketa bat eskuan, Estatuko eta Ameriketako frontoien hormak astindu zituzten, eta asko Durangaldekoak izan ziren. Hamarkada luzez gutxi jakin da euren gainean. Estibalitzek hasierako dozena bat erreferentziari tiraka, 30 erraketista aurkitu ditu. Lan honek erraketista izeneko Durangaldeko emakumeen zerrenda osatze ko  asmoarekin argitaratzen dugu.

Pórtico de Santa Maria, el corazón de Durango (José Angel Orobio-Urrutia / Oier Bizkarra)

Durangoko bihotzetako bat da Andra Mariko elizpea. Parebako ondare historikoa da eta 300 urte luzetan, elizpea ekitaldi, ekimen eta gertaera askotarako aterpe izan da.

Nestor Basterretxea, euskaldun globala (Garazi Arrizabalaga)

Durangoko Arte eta Historia Museoko gaur egungo zuzendariak idatzitako erreportajea da. 100 urte bete dira eta ospatzen gabiltza Euskal Herrian Nestor Basterretxea jaiotzaren mendeurrena. Bere bizitza eta lanari errepasoa da erreportajea, baina Durangaldearekin izan duen harremana nabarmenduz.

Los Ampuero, una familia emprendedora de Durango (Igor Basterretxea Kerexeta)

Anpuerotarrek Euskal Herriaren historia ekonomikoan eta politikoan zeresan handia izan dute. Bi mende eta erdi atzera eginda, Pinondoko “Etxezuria” bizilekutik familiaren garrantziaren berri jasotzen da ibilbide kronologiko honetan.

Karrika, 25 urtez Durangoko ametsen faktoria izaten (Arantza Arrazola)

San Agustin Kultur Gunean sormenerako egoitza daukan Durangoko antzerki taldea da eta kulturguneko arduradunak 25 urteko ibilbidea gertutik jarraitu du. Ametsak egi zelan bihurtu dituzten kontatzen du.

Jose Luis Lizundiari elkarrizketa (Markel Onaindia /Jon Irazabal)

Mende erdi baino gehiagoko lotura dauka Jose Luisek euskal kulturaren eta euskararen mugarriekin. Durangaldean ezezik, Euskal Herrian ere baditu loturak. Jon Irazabalek eta Markel Onaindiak prestatu eta egindako elkarrizketa da. Jon Irazabalek aldizkarirako egin zuen azken lana ere izan da, abuztuan zendu zelako, Astola argitaratu orduko.

Kintakolumnisten sarea Zaldibarren eta inguruetan (Gaizka Zabarte)

Zaldibarko Okildo kobazulo ezkutua, gerra zibilaren lehen garaietan, alderdi nazionalera igaro nahi zuten frankisten babeslekua izan zen. Artxiboetako sumarioetatik abiatuta, nortzuk ziren eta kobazuloaren erabilera nolakoa zen jaso dugu.

Lecciones del pasado. La destrucción de la ferrería de Lebario (Eva Díez Paton)

Abadiñoko Lebario burdinola, ondare industrialak bere definizioan eta babesa lortzeko dituen zailtasunen adibide modura aurkezten du egileak. Gaur egun existitzen ez den fabrikaren garrantziaz jabetzeko balio du erreportaiak.

Pasioz beteriko mende bat. C.D Elorrio, herri xume baten harrotasuna (Imanol Tabera)

Mende bateko historia luzearen laburpena da erreportaia. C.D. Elorriok kirol arloa gainditu eta herri oso baten ikurra nola bihurtu den azaltzen du.

Laburretan

  • Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia, frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan.
  • Joaquin Rueda Durangoko irakaslearen eskutik 40 urteko ibilbidea egin duen Izarra astronomia elkartea.
  • Balendin Lasuen Solozabal zaldibartarraren jaiotzaren mendeurrena.
  • Gorulari-dantzetan sakontzeko Iurretako argitalpena
  • Elorrioko Ortuguren baserriko troxa handia, gutxienez 1797koa.

SALTOKIEN ZERRENDA

Abadiño: Petite eta Zelaietako estankoa

Arrazola: Amillena

Berriz: Etxebarria estankoa

Durango: Marpa, Gozotxori, Hitz, Arteka, Urrike, Etxebarria, Ikerfer, Museoa

Elorrio: Txokolat

Iurreta: Iurretakopi

Zaldibar: Imendia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu