Asteazkena,
2024ko Urriak30

MugaKultura

loader-image
Durango
4:29 am,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

ZORIONAK · Julen Apella idazle berriztarra ‘Augustin Zubikarai’ sariaren irabazle Ondarroan

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Julen Apella idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, «Abizen berri bat» izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Apellak eroango du zortzi mila euroko saria, baita bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu ere, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu ziren iazko proposamen irabazleen emaitzak: Karmele Mitxelenaren «Zoriona, edo antzeko zerbait» eta Goio Ramosen «London Calling», iaz saria ex-aequo eraman zutenak.

«Abizen berri bat» gaur eta hemen kokaturiko eleberri bat izango da, gazte batzuen harremanetan eta noraezean zentratua. Jokin eta Felix lagunak dira, biak ari dira karrera amaitzen, baina oso desberdinak dira izaeraz, eta oso bestelakoak dituzte familia eta klase soziala ere, etorkizunari begiratu eta harreman berriei heltzerakoan horrek dakarren guztiarekin. Lanaren anbizio linguistiko zein intelektuala azpimarratu du epaimahaiak irabazlearen dohainak zehaztean.

Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998). Euskal ikasketetan graduatua da, eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterrak egina. Orain arte poesia-liburu bat kaleratu du: Postal bat desertuan, DK sariaren irabazlea.

Augustin Zubikarai saria, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

-2010ean Joxean Agirre: «Zwei Frauen (Bi emakume)»

-2011n Itxaso Araque: «Damutzen ez direnak»

-2012an Garbiñe Ubeda: «Hobe isilik»

-2013an Garazi Kamio: «Orube abandonatuak»

-2014an Jasone Osoro: «12etan bermuta»

-2015ean Miren Gorrotxategi: «33 ezkil»

-2016an Katixa Agirre: «Amek ez dute»

-2017an Xabier Etxeberria: «Berriro itzuliko balitz»

-2018an Eneko Barberena: «Afrikanerrak»

-2019an Idoia Garzes: «Mendiko gaitza»

-2020an Lander Garro: «Faith»

-2021ean Mikel Alvarez Sarriegi: «Euskalia»

-2022an Patxi Zubizarreta: «Loak ezkutatzen duena»

-2023an Karmele Mitxelena: «Zoriona, edo antzeko zerbait» eta Goio Ramos: «London Calling»

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu