Ostirala,
2024ko Urriak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:24 am,
temperature icon 13°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

«Bibliotekaren eguna dela eta antolatu dugu ‘Etxe bat norberarena’ ikuskizuna Iurretan»

TESTUA · IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA

Hona hemen 2024ko Bibliotekaren eguna dela eta antolatu dugun Etxe bat norberarena ikuskizunareren berri.

Yolanda Arrieta.

Virginia Woolfek Gela bat norberarena aldarrikatzen zuen andrazko idazlearentzat. Mende bat igaro da ordutik eta andre idazleak agian izendatu du etxean gela bat norberarena; baina, gero, bizitza iragazi zaio zirrikituetatik, eta hasieran soilik norberaren gogorako izan behar zuen gela hura «denen onerako» gela bilakatu da.

Hortaz, gela nomadak bilatu behar izan ditu bere gogotik aritzeko; ihes beteko gela nomadak. Baina berak ez du ihes gehiago egin nahi. Andre idazleak mundua bere neurrira berrasmatzeko etxe bat eraiki nahi du: etxe bat norberarena.

Gogoratu sarrera gonbidapenarekin izango dela.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu