Ostirala,
2024ko Azaroak08

MugaKultura

loader-image
Durango
2:02 am,
temperature icon 14°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

DURANGOKO AZOKA · ‘Hartzea ematea DA!’, aurtengo leloa, eta Udatxo eta Balu artisten kartela

59. Durangoko Azokaren irudia eta leloa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunez gainera, erakunde babesle eta kolaboratzaileetako ordezkariak ere egon dira.

ARGAZKIAK · IBAN GORRITI

Durangoko Azokaren sortzaile eta bultzatzaile guztiei eskerrak emanez hasi du hitzaldia Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak, eta aipamen berezia egin dio abuztuan utzi gintuen Jon Irazabali, 30 urtez azokaren zuzendari izandakoari. “Ondare itzela utzi digu Jonek, eta aurtengo azokan gogoan izango dugu”, azaldu du Gerediagako elkarteko presidenteak. Gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik pozik agertu da, baina oraindik lanerako beharra dagoela argitu du. “Hasierako ametsak marrazten joan gara urteotan guztiotan, eta begira zelako irudia sortu dugun: koloretsua, anitza, indartsua eta ederra, benetan ere. Iaz esaten genuen bezala, fantasia hutsa. Hala ere, euskarak  oraindik badu lan horren beharra, eta Gerediaga elkartetik ekinean jarraitzeko asmoa dugu, euskarak ez baitu trabarik eta epairik behar, guztiok kabitzeko moduko bide zabalak baizik”, nabarmendu du Mujikak. Aurten geruza ugariko topaketa eratuko dela esan du, hartu-emanak eta ideia berrien sinergiak sustatzeko plaza izango delarik. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.

Durangoko Azokaren koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiaren berbetan, euskal kulturgintzako komunitatea pozten denean Durangoko Azokako antolakuntza ere poztu egiten da. “Eta premiak dituenean, gu ere kezkatu egiten gara”, azaldu du koordinatzaileak. “Horregatik saiatzen gara azoka on bat antolatzen, badakigulako azoka birika bat izaten dela, eta ez birika sinbolikoa soilik”.

Hartzea ematea DA!. Horixe dugu 59. Durangoko Azokaren lema, eta hautatzeko zergatiak esplikatu ditu Gaztelurrutiak. Kultura jasotzea, gizarteari bueltan emateko bide bat dela aipatu du, eta euskaraz jasotzen den kulturak, euskaraz eta euskara indartsuago batean bizitzen lagunduko digula ere bai. Gainera, euskal kulturak bizi duen egoerari erreparatuta, kulturazale edo hartzaileen ekarpenari balioa eman dio. “Jakin badakigu euskarazko sorkuntza oso aberatsa dela, baina ez dauka nahikoa hartzaile bere herrian. Hor dago premia momentu honetan eta Durangoko Azokak horri erantzuteko ahalegina egingo du, Azokara etortzea, ikustea, hartzea… kulturgintzari hauspoa ematea ere badelako”. Bere esanetan, irakurtzea bestela idaztea den bezala, entzutea kantatzea da, ikustea antzeztea, aditzea pentsatzea, eta Durangoko Azokan egotea euskal kulturaren alde egitea da.

Udatxo eta Balu artisten irudia

Aurtengo azokaren kartela hainbat ikuspuntutatik berritzailea da. Hasteko, egile biren arteko elkarlanetik jaio delako, Udatxo eta Balu artisten sormenetik. Horrez gainera, sorkuntza prozesu bereziaren emaitza da: geruza ugariko artelan bat sortu, eta pieza hori kartelean integratu dute. Aurkezpenean prozesu horren muntaketa irudikatu dute, eta lema mihise batean margotu ere bai. Bestelako elementuen artean, eskuak ageri dira irudian.

“Eskulana da guretzat garrantzitsuena, eskuak baitira gure eguneroko tresna”, aipatu du Udatxok. Bera muralista eta margolaria da; Balu multidisziplinarra da, eta deskontestualizazioaren eta transmutazioaren teknikak jorratzen ditu, adibidez. Collage erako lanean, euskal kulturaren erreferentzi diren irudien eta azokako aurreko edizioetako kartelen zatiak itsatsi dituzte; atzoko sormenetik hartuz, gaurko artelan berri bat emateko. Izan ere, Durangoko Azoka trasmisio horren erakusle ere bada. Geruzak eta koloreak gehitzen joan ahala, kartela forma berezi bat hartzen zihoala konturatu ziren sortzaileak, Baluk azaldu duenez: “Kasualitatez, nabaritu genuen kartelaren forma bihotz batena zela, eta hasi ginen solasten bihotzak ere hartu-eman bat duela, odola gorputz guztira garraiatzen”.

Egitarauak osatzen

Durangoko Azokaren antolaketa aurrera doa. Sortzaileek egitaraurako proposamenak bidaltzeko aukera izan dute, eta orain guneetako arduradunak egitaraua osatzen ari dira. Landako Guneko erakusketaz aparte, nobedadeen aurkezpenak, solasaldiak eta tailerrak egongo dira lau egunez. Abenduaren 5ean 10:30ean zabalduko da azoka, eta lehen goiz hori ikasleei begirakoa izango da, guneetan eurentzako tailerrak eskainiz. Hala ere, publiko orokorrarentzat zabalik egongo dira arteak.

DA! PRO topaketa

Azaroaren 26an eta 27an DA! PRO topaketa antolatuko da, sortzaileen eta programatzaileen artean lankidetzak sustatzeko helburuz. Azaroaren 26an familia ikuskizunak plazaratuko dituzte Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan; biharamunean, ostera, musika proposamenen txanda izango da, Plateruena kultur aterpean. Kulturgileek urriaren 18ra arteko epea izango dute topaketan izena emateko, eta teknikarien txanda azaroaren 11n etorriko da. Interesdunek durangokoazoka.eus webgunera jo behar dute.

 

ARGAZKIA: GEREDIAGA ELKARTEA

 

Durangoko Azoka brindará un homenaje póstumo a Jon Irazabal, gestor y director de la feria

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu