Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:42 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

SAC ZORNOZA: «XXV. Ipuin Lehiaketa abian da»

TESTUA · SAC ZORNOZA

Aurten ere Amorebieta-Etxanoko Sociedad Artístico Cultural ‘Zornoza’k herriko ikasleentzat zuzendutako Ipuin Lehiaketa antolatzen du. Ekimen honek bere 25. edizioa betetzen du. Zenbaki borobila denpora luze honetan gertatu dana gogoratzeko eta hausnarketa egiteko.

2000. urtean egindako lehen edizioan adinaren arabera bi lehiaketa talde antolatu ziran eta gazteek idazlanan “Zornotza” zelan ikusten eben jorratu behar izan zuten. Guztira 45 lan aurkeztu ziren. 2000. urteko ediziorako aurkeztutako lan kopurua bikoiztu egin zan eta azkenengo urteetan, orain adinaren arabera 3 taldeetan sailkatuta, 250-300 lan aurkezten dira.

Ez da kopuru txikia gaur egun idaztea hitz gutxitako mesu elektronikoetara mugatzen danean! Ipuin Lehiaketaren harrera onaren zergaitia bere egituran datza.

Zornotzako ikastetxe ezberdinetako irakasleak diren elkarteko kide eta langunez osatatutako lan talde batek Ipuin Lehiaketa antolatzen arduratzen da…epeak jarri, urteko gaia erabaki (orain lan guztientzako hasierako esaldia), ikasteetxetan deialdia zabaldu eta ikasleak parte hartzera animatu. Azkeneko hau guztiz funtsezkoa partaidetza sustatzeko.

Behin lanak jasotzen direla ezin dogu ahaztu epaimahi lanarekin lagutzen gaituen Zornotzako Udal Euskaltegiko irakasleak…egun gutxitan hain ezberdinak izaten diran lanak zuzendu eta erabaki zeintzuk jasoko daben maila bakoitzeko sariak.

Aurtengo edizioa bada martxan eta lan guztiak “Iratzargailuak esnatu ninduen. Heldu zen larunbata eta oso urduri nengoen…” esaldiarekin hasi behar dira….eta hortik aurrera bakoitzaren imaginazioak zehaztuko dau bidea!

Euskararen egunaren inguruan antolatzen diran ekimenekin bat eginez, idazlanak abenduraren 3an batuko dira. Gero, abenduaren 19an arratsaldeko 19:00etan Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”ren egoitzan (Harrison eraikina 6, behe solairua) sari banaketa izango da. Ekitaldia etorri nahi daben lagun guztiei zabalik dago.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu