Osteguna,
2024ko Urriak10

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 am,
temperature icon 18°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Errebonbilloek tradizioz beteko dituzte Elorrioko kaleak urriko lehen domekan

MUGA 10 URTE ZUREKIN

Urriaren 6an berriro entzungo dira Errebonbilloetako alardearen doinuak kalean goizeko lehen ordutik, egitarau tradizional eta bereziari hasiera emanaz.

ARGAZKIAK · IBAN GORRITI

Izan ere, goizeko bostetan hasiko dira Errebonbilloak udaletxean jaurtigairik gabeko munizioak botatzen, euren txano, frak eta txorrerak soinean.

Jarraian, kaleetan zehar ibiliko dira tiroka, eta, indarrak berreskuratzeko, alkateak gos​arira gonbidatuko ditu ondoren.

Lau mende baino gehiago dituen ohitura hau kirol eta kultur ekintzekin borobilduko da, ohi bezala.

Hala, 11:00etan, Nesken Gomazko Paleten Zirkuituko partidak jokatuko dituzte kiroldegiko Hilario Azkarate frontoian. 11:30ean, berriz, Basilikako Koruak girotutako meza ospatuko da, ohi bezala, eta ostean, 13:00etan, Durangaldeko Jaizale Txistulariek kontzertua emango dute herriko plazan, beste musikari batzuekin batera.

Azkenik, arratsaldeko bostetan, Elorrioko Errebonbilloek Errosarioko Amabirjinari lagunduko diote prozesioan, eta herritarrekin batera soka-dantza dantzatuko dute plazan.​​

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu