Osteguna,
2024ko Urriak10

MugaKultura

loader-image
Durango
12:35 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan.  “Karratu Beltz Leuna” izenburupean, Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarez artisten lanak biltzen ditu aurtengo edizioak, Maria Goirigolzarri erakusketaren komisarioarenekin batera.

Erakusketa hau Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Amorebieta-Etxano eta Leioako Udalen lan koordinatuari esker egin ahal izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Aurten, erakusketa Leioan hasi da eta, ondoren, urriaren 15ean, Amorebieta-Etxanora helduko da. Bertan, Zelaieta zentroan bisitatu ahal izango da azaroaren 3ra arte. Ondoren, Getxo eta Arrigorriaga bisitatuko ditu eta urtarrilean Basaurin amaituko du ibilbidea.

 

“Karratu Beltz Leuna”’erakusketa

Erakusketak artearen pertzepzioari eta rolari buruzko hausnarketa proposatzen du, arreta modu berezi batean aktibatzeko bitarteko gisa, juizio arrazionala une batez bertan behera utziz eta pertzepzio eta afektibitate-esperientziari lekua emanez. Artelan ugari bidez, esekidura-espazio horretan sartzeko eta formen atzean ezkutatzen diren iluntasunak aztertzeko gonbita egiten diote artistek ikusleari.

 

Erakusketako artistak
  • Maider Aldasoro (1992): Bere lana harreman eta jokabide ereduen esplorazioan oinarritzen da, askotan eskulturaren eta performancearen bidez. Erakusketa honetan, ikuslearen ohitura eta itxaropenei aurre egiten dieten eskultura eta ikus-entzunezko pieza sorta bat aurkezten ditu.
  • Leire Lacunza (1996): Gainjartze eta ebakitze prozesuen bidez irudiak sortzen ditu, argiaren ezaugarri fenomenologikoa eta ikusgaiaren ezegonkortasuna aztertuz. “Bosteko 2024”an egindako lanak pertzepzioa arroztu eta berritzen duten argi-instalazioak biltzen ditu.
  • Natalia Suárez (1994): Bere margolan eta marrazkiek izaera primarioa eta eszenografiak eta forma amaigabeak iradokitzeko gaitasuna dute. Erakusketan aurkeztutako artelanek zoriaren esplorazioa eta irudi eta paisaia abstraktuak sortzeko intuizioa islatzen dituzte.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu