Irakurzaletasuna sustatzeko programak Berrizen: ‘Kontulekuak’ eta ‘Irakurle Kluba’
MUGA 10 URTE ZUREKIN
Adin tarte guztietan irakurketa sustatzeko helburuarekin hainbat ikastaro antolatu ditu Berrizko Udaleko Euskara sailak. Besteak beste Kontulekuak eta Irakurle Kluba.
Kontulekuak
Haurren irakurzaletasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, Berrizko Udalak Kontulekuak programaren aldeko apustua egin du beste behin. Aurten ere Amaia Egidazu Arrube idazle eta ilustratzaileak zuzenduko du programa. Bera Durangokoa da.
Kontulekuak haur literaturaz eta kontakizunez gozatzeko eta irakurtzeko ohiturak sustatzeko gunea da. Bi adin-taldetan banatuta: 3-5 urte eta 6-8 urte. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute, eta txikiek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
Kontsultatu hemen programa: Kartela (PDF 6,57MB)
Plazak mugatuak dira eta izen-emateak online egin beharko dira hemen.
Irakurle kluba
Euskaraz astiro eta Miszelanea programak eskainiko dira.
Informazio guztia hemen: Kartela (PDF 6,57MB)
Eman izena Euskaraz astiro saioetan: hemen.
Eman izena Miszelanea saioetan: hemen.