Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:25 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Bihar, Gisa, BRGS eta Elena Barker Elorrioko Ganondo Parkean

Bihar, 18:00etatik 00:00etara Dantz Point by BBK ekimena Elorrioko Ganondo Parkean ospatuko da Gisa, BRGS eta Elena Barker artisten musika elektronikoarekin.

Elena Baker. @ikertorre

Dantz Point proiektua 2019an jaio zen, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileen bidez ondareari balioa emateko helburuarekin, eta orain, Bizkaiara iritsi da BBKren laguntzari esker, aurreko astean Ondarroan hasi eta honetan, Elorrio izango da topalekua.

Doakoa izango den egitasmoak Ganondo Parkea hartuko du ostiralean 18:00etatik 00:00etara. Parkearen helburua herriko birika izatea da, eta Elorrioko alde zaharra atzean duela, bertako ondare historikoaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Horrela, Dantz Pointera hurbilduko diren ikusleek inguru bakar honetaz gozatu ahal izango dute, eta lurraldeko artisten doinuek parkea topaleku bilakatuko dute.

Programazioari dagokionez, Point-ak hiru saio izango ditu: Gisa, BRGS eta Elena Barker. Lehenik, Dantz Point-a Lander Gisasola, Gisa, Bilbotarrarekin hasiko da. Suiziri taldeko sortzaileetako eta kide aktibo bat da. DJ moldakorra da, eta bere saioak Chicagoko Housetik
Erresuma Batuko Italo, Funky eta Breakbeat estiloetara hedatzen dira, betiere entzuleak dantzarazteko helburuarekin.

Iban Borgas

Ondoren, Iban Borgas (BRGS) aretxabaletarrak hartuko du lekukoa. Hamabi urte daramatza diskoak hautatzen, biltzen eta erreproduzitzen. Bere eragin nagusiak house, electro tech minimal eta acid dira. Azken urteotan, tokiko hainbat areto eta lokaletan aritu da, eta Fabela Party TV bezalako proiektuak sortzeaz gain, gaur egun, Ezkutu Dance Club proiektu nagusiaren kudeatzailea da, horren programazioan lurraldeko eta nazioarteko talentua uztartzeko helburua duena.

Azkenik, Dantz Point-ari Bilbon bizi eta madrildarra den Elena Barker artistak emango dio amaiera. Synthetika Kolektiboko DJ egoiliarra da, Berlin, Seul, Madril, Bilbo eta Donostia hirietatik bere esperientzia aberasten pasa izan dena. Generoen fusioa da bere ezaugarri nagusia, eta  nortasun bikaina ematen dio bere musika produkzioari. Erritmo hautsietatik, technotik edo trance-tik igaroz, Elenak diskurtso musikal bat proposatzen du bakoitzaren nortasun intimoenarekin konektatzeko eta set guztian etengabe dantzan egiteko.

Dantz Point-aren sustatzailea «kultur marka eta proiektuen laborategia» da. 2017an sortu zen Euskal Herrian, eta dagoeneko erreferente bihurtu da musika elektronikoaren sektorean. Bere ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Dantz Academy (aurrez aurreko eta online prestakuntzako zentroa) eta Dantz Festival (uztailean zortzigarren edizioa ospatu du Donostiako Tabakalera, Donostia Arena edo Miramongo Anfiteatroa bezalako egoitzetan).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu