XVIII. Azoka Ekologikoa egingo dute domekan Elorrioko aparlekuan
Bizkaiko azoka zaharrena da Elorrioko Azoka ekologikoa, eta aurtengoa 28. edizioa izango da. Elorrixa Ekologia Taldeak antolatzen du azoka, Udalaren babesarekin, eta Berrio-Otxoa egitarauaren baitan kokatzen da.
Urteroko lez, azokako postuetan zero kilometroko eta ekoizpen ekologikoko askotariko produktuak eskainiko dituzte: barazkiak, arrautzak, ogia, kontserbak, gozoak…
Domekan izango da hitzordua Nizeto Urkizu aparkalekuan, goizean zehar.