Ostirala,
2024ko Urriak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:54 am,
temperature icon 18°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

ZiNaizen lehiaketak zinean trans haurren erreferentziak sortzea izango du helburu

Naizen eta Zinegoak elkarteek ZiNaizen ikus-entzunezko edukien lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu dute. Aurkezpena Zinegoakeko ZG PRO jardunaldi profesionalen barruan egin da, eta prentsaurrekoan Bea Sever (Naizen), Alaitz Arenzana eta Pau Guillen (Zinegoak) izan dira.

Bi erakundeek nabarmendu duten bezala, ZiNaizenek trans haurtzaroei buruzko erreferentzia gehiago sortu nahi ditu. «Ikuspegi berri positiboak, anitzagoak eta jatorri ezberdinetakoak. Formatua ere askotarikoa izan daiteke, aretoan, ordenagailuetan zein gailu mugikorretan ikusiak izateko, hori baita gazteenek ikus-entzunezkoetara jotzeko duten gune nagusia».

Lanek ezingo dute 3 minutu baino gehiago iraun, eta aurkezteko epea 2025eko apirilera arte egongo da zabalik. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, bideoblog, mikrodokumental, fikzio edo animazio formatuetan. Saria 1000 eurokoa da eta irabazlea Zinegoaken 2025eko Itxiera Ekitaldian proiektatuko da.

«Trans ahotsak entzun nahi ditugu eta mundua haien begietatik ikusi. ZiNaizen programarekin, zinemaren bidez hausnarketa, elkarrizketa eta adierazpena uztartuko dituen espazio bat sortu nahi dugu. Trans haurtzaroekiko errespetua eta sentsibilizazioa sustatu nahi ditugu. Gainera, sormena eta talentua bultzatu nahi ditugu, gai horiei modu zirraragarri eta originalean heltzera animatuz».

Lehiaketan aurkeztuko diren obretan landu daitezkeen gaiak honako hauek izan daitezke, besteak beste: trans pertsonek haurtzaroan eta nerabezaroan izan dituzten esperientziak, familia, eskola, osasuna, harremanak edota aisialdian; zerbitzuak eta baliabideak (arreta medikoa, hezkuntza edo kirola) eskuratzeko dituzten oztopoak; benetako nortasuna islatzen duten legezko agiriak lortzeko zailtasunak; berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu