Larunbata,
2024ko Uztailak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:48 am,
temperature icon 20°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO ·  Egitarau zabala Boroako San Pedro Jaiak ospatzeko

Anaitasuna Elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, herritar ororen gozamenerako egitaraua antolatu du Boroako San Pedro Jaiak ospatzeko. Ekitaldiak ekainaren 28tik uztailaren 7ra luzatuko dira, eta adin eta gustu guztietarako jarduerak eskainiko dira.

KITTU taldea.

Egitaraua

Ekainak 28, ostirala:

  • 19:00 – Txupinazoa eta suziriketa. Trikitilariak hirugiharra eta sardinak.
  • 22:00 – Koldo DJ

Ekainak 29, larunbata, San Pedro Eguna:

  • 12:30 – Meza. Paula Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen oroimenez. Esti Asuak abestuta.
  • 13:15 – Txistulariak. SOINUTIKIE taldea
  • 17:30 – Briska txapelketa hirunaka
  • 19:00 – Tute txapelketa
  • 22:00 – Erromeria KITTU taldearekin

Ekainak 30, igandea, San Pedrotxu:

  • 12:30 – Meza. Auzoko hildakoen eta bazkideen oroimenez. Txistulariak eta Andramari ikastolako gurasoen abesbatza.
  • 13:30 – Igeltxo txapelketa
  • 14:30 – Herri bazkaria
  • 17:00 – Briska txapelketa binaka

Uztailak 5, ostirala:

  • 20:00 – Tortilla lehiaketaren aurkezpena
  • 21:00 – Umeen bolo txapelketa
  • 22:00 – Nagusien bolo txapelketa
  • 23:00 – Erromeria JOSE MENDIZABALekin

Uztailak 6, larunbata:

  • 09:00 – Ehiza txakurren erakustaldia
  • 12:00 – Umeen jolasak
  • 14:00 – Paella txapelketa
  • 17:00 – Mus txapelketa
  • 18:00 – Indi probak
  • 24:00 – Erromeria JOXE ANGEL NAPARRArekin

Uztailak 7, igandea, Bazkideen Eguna:

  • 10:00 – Triki karro poteoa
  • 14:00 – Bazkideen bazkaria
  • 19:00 – Zozketa

 

Boroako San Pedro Jaiak aukera paregabea dira Amorebieta-Etxanoko herritar guztiek elkarrekin gozatzeko. Anaitasuna Elkarteak eta Udalak herritarrak gonbidatzen dituzte ekitaldi hauetan parte hartzera, bertako kultura eta tradizioak bizirik mantendu eta auzoko jaiez elkarrekin gozatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu