Durangoko Udal Euskaltegiaren 2024-2025 ikasturterako aurrematrikulazioak uztailaren 1etik 15era irekiko dira
MUGA EUSKARA
- Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Euskaltegiaren bulegoetara jo dezakete goizeko 10:00etatik 13:00etara. Izen-emateak Murueta Torrean egingo dira
2024-2025 ikasturterako aurrematrikulazio epea uztailaren 1ean irekiko da Durangeko Udal Euskaltegian. Aurrematrikulazio-aldi hori uztailaren 15era arte luzatuko da.
Izena eman nahi edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Euskaltegiaren bulegoetara jo dezakete goizeko 10:00etatik 13:00etara. Izen-emateak Murueta Torre baserrian egingo dira, Murueta Torre auzoko 21. zenbakian. Beste edozein kontsulta egiteko, interesdunak honako telefono-zenbaki hauen bidez jar daitezke harremanetan: 946030040 (telefono finkoa) eta 630710168 (telefono mugikorra).
Durangoko Udalak euskara ikasteko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu aukera hau aprobetxatzera eta aurrematrikulazio prozesuan parte hartzera. Udal Euskaltegiak kalitatezko prestakuntza eskaintzeko konpromisoa hartzen du, horrela, euskara herritarrengan babesten eta zabaltzen laguntzeko.