AIDAE elkartearen 30 urteurrena ospatzeko ‘Pertsonak’ argazki erakusketa ikusgai Amorebietako Zelaietan
MUGA AMOREBIETA-ETXANO
Gaurtik aurrera, uztailaren 12ra arte AIDAEk, Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integraziorako Elkarteak, antolatutako Pertsonak izeneko erakusketa ikusgai izango da Zelaietako 1. solairuan.
Elkarteak argazki erakusketa antolatu du bere 30. urteurrena ospatzeko eta elkarteak egiten duen lana ezaguturazi eta balioan jartzeko.
Pertsonak argazki-erakusketa txiki honetan maitasuna, erresilientzia, poza eta batez ere bizitzeko gogoa batzen dituzten Pertsonak aurkituko dituzte zornotzarrek. Erakusketak elkartearen 30 urte hauetako ibilbidea islatzen du.
Udalak erakusketara gerturatzeko gonbita luzatzen die herritarrei elkartearen jarduna ezagutzeko aukera izan dezaten. Kantarranas aldizkarian ere hilabetez hilabete kontsultatu daitezke aisialdi inklusiborako elkarteak antolatzen dituen jardurak eta informazio gehiagorako zornotzarrek www.aidae.eus webgunera jo dezakete.