Ostirala,
2024ko Urriak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:54 am,
temperature icon 18°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak ate-joka daude

MUGA BERRIZ

Beste behin ere, San Pedro eta Santa Isabel jaiak ate-joka daude. Ekimen eta ekitaldi anitz eta ugariz beteriko egunak izango dira eta dena prest dago jaiei hasiera emateko. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra luzatuko dira eta Dantzari Dantza, erromeriak, gastronomia lehiaketak, umeentzako jolasak eta kirol ekitaldiak ez dira faltako.

Jaien hasiera hilaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan Iremiñe Dantza Taldearen pregoi eta txupinazoarekin. Aurten bere 50+5urteurrena dela eta, Jai Batzordeak jaiei hasiera emateko hautatu du. Jarraian, Jaietako Kartel Lehiaketaren sari-banaketa egingo da eta ondoren, urtero bezala Sardina-Jana egingo da. 20:00etan, Donien Atxa eta Dantzari Dantza entsegu orokorra izango dira eta gauean musika kontzertuak izango dira txosnagunean eta Elizondo Plazan erromeria Luhartzekin.

Ekainaren 29an San Pedro eguna ospatuko da. 12:00etako Meza Nagusia eta gero, Dantzari Dantza ekitaldia izango da. 14.00etan Paella Lehiaketa izango da eta 15.00etan herri bazkaria. Ondoren bingo musikatua eskainiko da Txosnagunean. Arratsaldean, mozorroen jaitsiera  eta aurtengo gaia zinea izango da. 18:30ean Oihan Vegaren diskofesta izango da Elizondo Plazan eta 19:00etan Igel Txapelketa hasiko da. 20:00etan Dantzari Dantza eta gauean musika izango da protagonista diskofestaren bigarren saio batekin eta DJ Maria Blessiverekin.

Igandean, hilak 30, haurrentzako ekintza ezberdinak antolatuko dira egun osoan zehar. Besteak beste, margo tailerra, musika tailerra… Herri Kirola erakustaldia izango da 12:30ean eta 14:00etan XII. Jose Ramon Korpion Memoriala ospatuko da, hau da, bakailao pil-pilean lehiaketa. Arratsaldean, Tiragoma Txapelketa eta Bertso Saioa eta gauean dantza eta karaokea.

Astelehenean, uztailak 1, 12 urtetik gorakoentzako Berrizjauregi Lorategi-Botaniko Historikoan antolatu den tribial jokoa izango da. Bestalde, umeentzako parkea ere egongo da; jumping, puzgarriak eta tailerrekin. Frontenis txapelketa ere egun horretan izango  da eta 19:00etan elektrotxaranga Urtiaga plazan hasita. 19:30ean “Troia” kale antzerkia ikusteko aukera Eskolako patioan eta 22.00etan Les Testarudes taldearen kontzertua.

Jaiak uztailaren 2an, Santa Isabel egunean bukatuko dira. Eguneko programan Meza nagusia eta Dantzari Dantza, jubilatuentzat bazkaria, Tortilla Lehiaketa eta Carifefunk taldearen kontzertua nabarmentzen dira eta, batez ere, «Su lagunkoia» su eta piroteknia ikuskizun berria, udaletxe inguruan egingo dena, aurtengo jaiei amaiera emateko.

Eraso matxistarik gabeko jaiak

Herriko jaiekin batera, Berrizko Udalak «Jaixetan be berdintasunean!» kanpaina jarri du abian, eraso sexistarik gabeko jaietarako informazio, aholkularitza eta telefono bidezko arreta zerbitzuak eskaintzen dituena.

Horretarako, indarkeria sexistarik gabeko gune bat jarriko da jai eremuan ekainaren 28, 29, 30 eta uztailaren 1ean, 18:00 – 22:30 bitartean, eta horrez gaiz 657 907 040 telefonoa martxan egongo da, ekainak 28, 29, 30 eta uztailak 1, 20:00 – 8:00.

Jaietako egitarau osoa, herritarren etxeko postontzietan banatuko da datozen egunetan.

EGITARAUA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu