1828ko ekainaren 14an Durangerriko elizateek harrera eskaini zioten Fernando VII.ari
MUGA JON IRAZABAL
1828ko ekainaren 14an Durangerriko elizateek harrera eskaini zioten Fernando VII.ari, Bizkaiko Jauna eta Espainiako Errege, Gerediagako Foru zelaian. Durango Merinaldeko Merioak agindu zuen 12 elizateko fielak [alkateak] euren aginduaren ezaugarri zelako, Gerediagako ekimenera txuzoarekin joatea. Zenbait elizatek, Garai edo Berriz adibidez, ez zuten kontserbatzen euren txuzoak eta berriak egin beharra izan zuten.