Astelehena,
2024ko Abenduak09

MugaKultura

loader-image
Durango
5:22 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 30 Km/h

Sexu eta genero aniztasuna jorratuko dituzte nerabeek ‘ZineGogoak Amorebieta’ ekimenaren II. edizioan

MUGA AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Arloak eta Zinegoak Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, ZineGogoak hezkuntza-ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute. Ekimen horren helburua da gazteei sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen inguruko beste ikuspuntu eta ikuspegiak eskaintzea, eta zinemaren bidez, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren hizkuntzaren oinarrizko elementuetara hurbiltzea.

ZineGogoak bigarren hezkuntzako ikastetxeei bereziki zuzendutako hezkuntza-proiektua da eta ekainaren 18, 19 eta 20an garatuko da, Zornotza Aretoan. Guztira sei zinema saio eskainiko dira, goizez, eta horietan DBHko 1. eta 2. mailako 350 gazte inguruk hartuko dute parte, IES Urritxe, Karmengo Ama ikastetxea, El Carmelo ikastetxea, Andra Mari Ikastola eta Lauaxeta Ikastola ikastetxeetakoak. ZineGogoak gure gizartean aniztasuna balio positibo eta beharrezko gisa ikusarazteko eta naturalizatzeko tresna gisa aurkezten da. Nerabeekin eta nerabeentzat lan egiteko tresna: LGTBI+ aniztasuna gure gizartean balio positibo eta beharrezko gisa ikusaraztea eta naturalizatzea, eta, aldi berean, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren oinarrizko elementuetara hurbiltzea. Horrela, Amorebieta-Etxanoko ZineGogoak ekimenak sexu-aniztasuna eta genero-identitatea hainbat ikuspegitatik lantzeko aukera eskaintzen du LGTBI+ gaiaren inguruko ikus-entzunezko ekoizpenen bidez, gazteen interesetatik hurbil dagoen eduki eguneratuarekin, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren oinarrizko elementuetara hurbilduz.

Laburmetraiak

Nazioarte mailako bost film labur eskainiko dira,  jatorrizko bertsioan, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin. Film laburren proiekzioa osatzeko, dinamizazioa ere egingo da, aditu baten eskutik, bertaratutako gazteekin hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortuz.

Zinegoak Elkarteak aukeratutako film laburrek askotariko gaiak jorratzen dituzte, gazteen errealitatearekin eta interesekin oso lotuta daudenak. Hurbileko gaiak, interesgarriak eta gaurkotasunean oinarritutakoak uztartzen ditu ZineGogoak zikloak, LGTBI+ kolektiboa biltzen duten errealitate desberdinak jasoz.

Euskal zinemagileen partaidetza

ZineGogoak proiektuak, gainera, ikus-entzunezko narratibaren oinarrizko elementuetara hurbilduko ditu ikasleak, eta, horretarako, euskal zinemagileen partaidetza izango du. Aurtengo edizioan, Maider Oleaga zinemagileak «Irrits» film laburra aurkeztuko die gazteei, eta jarraibide batzuk eskainiko dizkie, ikus-entzunezko bat filmatzean kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutu ditzaten.

Bestalde, Alex Argoitiak, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa Zentroko Muntaketa eta Ikus-entzunezko Postprodukzioko irakasleak, ikus-entzunezko lengoaiaren oinarrizko elementuak azalduko ditu bideo tutorial laburren bidez, masterclass gisa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu