Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:37 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

BASKERVAN · Oihan Beltza autokarabanan

BASKERVAN AUTOKARABANAK

Badaramazu urteak autokarabanan oporraldi bat disfrutatzeko gogoaz? Aurten animatuko zara eta zalantzaz beterik zaude? Nora joan, zelan egin, zer behar da, ze autokarabana modeloa da egokiena? Gai honetan ere, zenbat buru hainbat aburu! Jarraitu irakurtzen hurrengo lerroak eta Baskervanetik lagunguko zaitugu aukera paregabe batekin: Schwarzwald.

Oihan Beltza. Wikipedia

Ba al zenekien Oihan Beltza-k izeien hostoen kolore ilunagatik duela izen hori? 11.400 km2 ko azalera du, aukera paregabea naturan zehar pasiatzea gustoko duten horientzat!

Aurten, zergatik ez, zu ere familiako oporrak “historikoak” bihurtu. Amets egiteko lehen pausua besterik ez da honako hau: familian Alemaniako txoko magikoa deskubritzeko beta izango duzue, deskonektatu eta elkarrekin pilak kargatzeko.

Horretarako Alemaniako Oihan Beltza eremua autokarabanan bidaiatzea oso aukera ona da. Baden-Wutemberg estatuko baso-eremu hori publiko guztientzako jarduerez beteta baitago, eta aukera guzti horien artean familia planak ez dira salbuespena. Beraz, autokarabanan Europatik barrena bidaiatzea pentsatuta bezenuen, Schwarzwald kontuan hartu beharreko lekua da.

Kultura-, gastronomia-, historia- edo kirol-ihesaldi bat planifikatzeko aukera ugari dituen zonaldea izateaz gain, autokarabanak hartzeko prestatutako área edo parking asko aurkituko dituzu bertan. Beraz, ez duzu aitzakiarik Alemaniara autokarabanan ez joateko eta Oihan Beltza-k zer ezkutatzen duen jakiteko.

Baskervan-en autokarabana modelo desberdinak ditugu, bidaia hau familian eroso egin dezazun eta abenturan zehar behar duzuen guztia zurekin eraman dezazun. Gure autokarabanetako batekin bidaiatzen baduzu, nahikoa leku izango duzu behar dituzun bizikletak edo kirol-materiala zurekin eramateko. Gainera, autokarabana gurekin alokatzen baduzu, oporretan behar duzun guztia aurkituko duzu barruan. Ez duzu sukaldeko tresnak, kanpineko mahai-aulkiak, oheko arropak, etabar eramateaz arduratu behar, guztiz hornituta baitago.

BASKERVAN: https://www.baskervan.eus/

Schwarzwald-en lo egitea

Oso erraza da Alemaniako Oihan Beltza-n autokarabanentzako prestatutako lekuetan lo egitea. Alemaniako hego-mendebaldean kokatuta dagoen eskualde menditsu honetan, Suitza eta Frantziarekin muga egiten duena, aparkatzeko gune asko daude, zure egonaldiaz gozatzeko aukera emango dizutenak, aparkatzeko gorabeherarik egin behar izan gabe.

Autokarabanentzako guneak edo parkinak markatzen duen ikurra.

Interneten edo bidaiatzeko erabiltzen diren app desberdinetan ageri dira aparkatzeko eremuak, ondorengo hirietan beste batzuen artean:

  • Baden-Baden. Hiri honek autokarabanentzako aparkaleku bat du erdigunetik hiru kilometrotara. Gehienez 4 egunez aparkatzeko aukera ematen du, eta kostua eguneko 12 €-koa da. 28 autokarabanentzako edukiera du, eta behar bezala hornituta dago hondakin-urak eta komunontzi kimikoa husteko.
  • Friburg. Hiri honetan autokarabanentzako gune bat dago, erosotasun guztiekin. Bertan, zurea aparkatzeko aukera duzu, gehienez ere 3 egunez, egunean 12 €ordainduta.

Autokarabanentzako egokitutako zonaldeak/parkinak aurkituko dituzu.

  • Calw. Egun batez zentroan inolako kosturik gabe aparka dezakezu.
  • Gegenbach. Zure autokarabana «Oihan Beltzeko Perlan» aparkatzea posible da eta bi aukeren artean ere aukera dezakezu. Lehenengoa Streuobstparadies Wild da, eta 14,10 €balio du egunean. Bigarrena erdigune historikotik gertu dago, hamar minutura. Egunean 15 €balio du eta Womo Park Gengenbach da.
  • Triberg. Hemen zure autokarabana doan aparkatu ahal izango duzu. Parking bat dago erdigunetik 2,5 km-ra eta beste bat 500 metrora. Benetako luxua da!
  • Schiltach. Herri honek doako aparkalekua du zentrotik 500 metrora eta 24 orduko egonaldiak egiteko aukera ematen du.

Autokarabanentzako aparkaleku horietako gehienak zure egonaldia oso erosoa izateko ekipatuta daude. Horietatik guztietatik gertu tokiko saltokiak aurkituko dituzu, hozkailua egunero inguruko produktu tipikoenekin bete eta bertako gastronomia dastatzeko. Ez ahaztu Oihan Beltza pastela tipikoa zonalde honeri zor dio izena!

Bidaian zehar zer bisitatu?

Jarraian, zerrenda bat partekatuko dugu, inguruko lekurik esanguratsuenekin, bisitatu behar dituzun tokiekin.

Autokarabanan bidaiatzeak duen abantaila nagusietako bat da bidaiaren erritmoa zure beharren arabera erabaki eta bideratu ahal izango duzula. Leku bat asko gustatzen bazaizu, egun gehiago gera zaitezke han, inongo hotel-erreserbak ibilbidea baldintzatu gabe.
Gogoan izan egin behar dituzun geldialdi hauek:
• Freudenstand azokako plaza. Herrialdeko plazarik handiena bisitatu behar duzue, 5 hektareako hedadura eta 50 iturri dituena.
• Baden-Badeneko bainu termalak. Indarberritzeko aproposak dira, eta badakigu familian bidaiatzea nekagarria izan daitekeela.
• Triberg. 150 metrotik gorako ur-jauziak daude, baita munduko kuku-erloju handienak ere.
• Friburg. Egunean zehar eguzki ordu gehien dituen hiri alemaniarra da. Ezinbestekoa da alde zaharra eta katedral gotikoa bisitatzea.
• Titisee lakua. Friburgetik 30 km-ra dago eta basoz inguratuta dago. Bertan uretako kirol jardueren eta txalupako ibilaldien eskaintza zabala dago.
• St. Blaisen. Beneditarren eraikuntza da, mila urte baino gehiagoko historia duena.
• Gutachen aire zabaleko museoa. Oihan Beltzaren historia eta kultura ezagutzeko aukera eskaintzen du, duela mende asko bertan bizi ziren nekazarien bizimodua ezagutzeko. Bisitariak etxaldeetan, errotetan eta zerrategietan sar daitezke.
• Europe-Park Rusten. 95 hektareatik gorako eta 100 atrakziotik gorako familia-jolas-parkea. Haurrentzako ikuskizunak programatzen dituen antzerkia du.
• Donaueschingen-en Danubiotik bizikletaz ibilbidea. Hamaika txango daude ibaiaren ibilbideari jarraitzen diotenak eta herri txikietatik igarotzen direnak.

Familian oporrak pasa nahi badituzu Alemaniako Oihan Beltza-n autokarabanan gozatuz, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.
Baskervan-en guztiaz arduratuko gara, zuk, bisitatu nahi dituzun leku guztien zerrenda egiteaz arduratu besterik ez dezazun egin.

Gu arduratuko gara autokarabana prest jartzeaz. Deitu 623 16 76 86 telefonora edo idatzi hona: baskervan@baskervan.eus

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu