Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:50 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

LIBURU BERRIA · Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatuko du Amorebieta-Etxanok

Belatxikietako San Inazio baselizak 75 urte betetzen ditu arten. Eraikin garrantzitsua da hau Amorebieta-Etxanorentzat eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira, horien artean esanguratsuenetakoa ’75 urte Zazpitxaboletan’ liburuaren aurkezpena. Horrez gain mezak, omenaldiak eta kultur ekitaldiak ere antolatu dira.

Gaur goizean egindako agerraldi publikoan ezagutarazi dute ekintza egitaraua. Agerraldian izan dira Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea, Jon Artabe Idazkaritza, Funtzio Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia eta Juan Martin Iriondo, liburuaren idazlea.

Alkateak aurkezpenean azpimarratu duenez, ‘Belatxikietako San Inazio baseliza historia eta une garrantzitsu eta desberdin askoren lekuko izan da, eta, horregatik, gure nortasunaren funtsezko zati bat da. Urteurren honek gure baloreak eta ohiturak bizirik mantentzearen garrantzia gogorarazten digu eta, aldi berean, berezi eta bakar egiten gaituen hori babesteko elkarrekin lan egiten jarraitzera animatzen gaitu’.

Oroitzapenerako jarduerak

Urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzak gaur arratsaldean hasiko dira, ekainak 6, arratsaldeko 19:30tan ‘Zazpitxaboleta’ liburuaren aurkezpenarekin. Ondoren, liburuari loturiko erakusketaren bisita gidatua ere eskainiko da. Juan Martin Iriondok idatzitako liburu honek baselizaren eta bere inguruaren historiari begirada zehatza eskaintzen dio, eraikin enblematiko honi eta baseliza zaintzen lagundu duten pertsonei omenaldia eginez.

Igandean, ekainak 23, meza eta postontzi berriaren bedeinkapena egingo dira 12:00etan eta segidan, Belatxikieta inguruan artzain lanetan aritu direnei omenaldia egingo zaie, 13:00etan, otordu txiki batekin amaieran. Izan ere, ohituraz, San Joan eguna artzainen eguna izan da. Hori dela eta, ekainaren 23an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Belatxikieta inguruan artzain gisa aritu diren pertsonak omenduko ditu.

Azkenik, uztailaren 31n, asteazkenean, beste meza bat izango da 11:30ean, ondoren txistulari eta aizkolarien emanaldia egongo da 12:00etan, eta Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia 13:00etan.

Belatxikieta Elkarteak antolatuta, ekitaldi hauek guztiak, Belatxikietako historia eta ondarea balioan jartzen dute.

Amaitzeko, Amorebieta-Etxanoko alkateak eskerrak eman dizkio Juan Martin Iriondo idazleari, udalerriaren historiaren zati hau mimo eta kontu handiz jasotzeagatik.

Belatxikieta: nortasunaren eta tradizioaren ikur

Belatxikietako ermita 1949an eraiki zuten, eta, hasieratik, eskualdeko artzainen topagune izan da. Jatorriz, artzainak igandeetan mezetara joateko leku sakratu gisa eraiki zen baina urteetan zehar, ermitak aurrera egin du,  zornotzarrentzat nortasunaren eta tradizioaren ikur bihurtu arte. Emiliano Zuloaga jaunak sustatutako eraikin hau,  artzainen behar espiritualei erantzuteko sortua, erreferentziazko leku bilakatu da, batez ere San Inazio egunean eta Gabonetako kirol-ekitaldietan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu