Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:12 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elorrioko Euskal Jaia ospatuko da larunbatean, dantza erdigunera ekarrita

Besaide Dantza Taldeko begir​aleen artean erreleboa egin dute aurten, beraz, jende berria aritu da Euskal Jaia antolatzen. Normalean, domeketan ospatu ohi da herri bakoitzeko Euskal Jaia, baina antolatzaileak zapatuan egitera animatu dira, kaleko giroa handiagoa izan dadin.

Udalaren laguntzarekin, 11:00etan emango diote hasiera egunari, frontoian. Hor batuko dira, Elorrioko 70 neska-mutil dantzarirekin batera, Atxondoko, Abadiñoko, Matienako, Galdakaoko eta Durangoko dantza taldeetakoak. Hala, guztira 200 haur inguruk abiatuko dute kalejira plazarantz 12:00etan, eta bertan arituko dira eguerdian.

Gero, 14:00ak aldera, dantzari elorriarren etxeetan egingo dituzte bazkariak, ohiturarekin jarraituz.

Arratsaldean, berriz, 16:30ean batuko dira berriz, eta dantzari helduagoek alardea egingo dute plazan, 17:00etatik aurrera. Dantzaldi horretan herritar guztiek parte hartu ahalko dute. Bukatzeko, 18:30ean, Zatekeen erromeriak girotuko du herriko plaza iluntzera arte.

Udalak Besaide Dantza Taldeari 56 urteko ibilbidean egindako lana aitortu eta taldearen gidaritza hartu duen belaunaldi berriari animoak eman gura dizkio.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu