Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:33 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bizkaiko Foru Aldundiak doako autobus-zerbitzua prestatu du Urkiolako San Antoniorako

Foru Erakundeak sei autobus jarriko ditu ekainaren 13rako, osteguna, eta beste hiru 16rako. Durangotik eta Abadiñotik abiatuko dira, eta helburua da ingurune babestu horretan ibilgailu partikularren presentzia murriztea.

ARGAZKIA · MUGA

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak autobus-zerbitzua jarriko du ekainaren 13an eta 16an, San Antonio jaia dela-eta Urkiolara igo nahi duten edo ingurune babestu horretan egiten den azokan parte hartu nahi duten guztientzat. Ekimen honen bitartez, foru-erakundeak ingurumena babestu nahi du, eta zirkulazio-arazoak saihestu parke naturalerako bidean, garraio publikoa erabilita ibilgailu partikular gutxiago ibiltzen baitira ingurune babestu horretan egun hori bezalako data garrantzitsuetan.

Autobusak Durangotik eta Abadiñotik abiatuko dira, eta herri horietara itzuliko dira: sei, hilaren 13an, eta hiru, 16an. Durangotik abiatu eta Durangora itzuliko den zerbitzua 10:00etatik 19:00etara bitartean emango da, etenik gabe. Abadiñokoa, berriz, 9:00etan, 10:00etan eta 11:00etan aterako da Zelaieta-Txanportatik eta Traña-Matienatik pasatuko da. Bueltako bidaia 17:00etan eta 18:00etan egingo du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu