TOAILAK… ETA GEHIAGO · ‘Erosi Iurretan eta prestatu uda gozatzeko!’ kanpaina berria
Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako 2024ko lehenengo kanpaina jarri du martxan, EROSI IURRETAN ETA PRESTATU UDA GOZATZEKO! lelopean.
Kanpaina honetan, toailak oparituko dira, erdiguneko establezimenduetan 50€-ko gastua eginez. Zenbateko horretara iristeko, erosketa tiket desberdinak batu ahal izango dira, eta ez dute zertan establezimendu berekoak izan behar.
Tiketak, ekainaren 1etik 30era bitartean egindako erosketetakoak izan daitezke. Oparia lortzeko, erosketa tiketa edo tiketak, HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5) aurkeztu beharko dira.
Kanpainaren iraupena hilabete batekoa izango da, edo izakinak agortu arte. Toailaren opari zuzenaz gain, bidaia-agentzia batean trukagarriak diren 250€-ko balioa duten bi bidaia-txartelen zozketan parte hartu ahalko da.
Zozketan parte hartu ahal izateko, HAZ-en emandako paper bat bete eta adierazitako postontzian sartu beharko da. Iurretako Udalak urteak daramatza horrelako kanpainen aldeko apustua egiten, herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren erosketak indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Kanpainaren oinarri guztiak www.iurreta.eus edo www.dendakbai.eus web orrialdeetan kontsultatu ahal izango dira.