Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bihar, osteguna, zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 6an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak).

Interesdunek Zelaieta Zentroan edo udal webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena. Horretarako, adingabearen izen-abizenak, jaioteguna, eta arduradun baten datu zein telefono zenbakia adierazi beharko dira.

Gorputz berria: kupel joleak

Aurten, berrikuntza gisa, gorputz bat gehituko aio danborradari, kupel-joleena alegia. Gorputz hau haur zaharrenek osatuko dute, danborrari izan ostean. Hala, haurren danborrada sei gorputzek osatuko dute: sukaldariak, antortxeroak, fusilariak, kantinariak, danborrariak eta kupel-joleak.

Udalak gogorarazi du, oro har, lehen aldiz izena ematen duten pertsonak sukaldariak izan beharko dutela; bigarren urtean antortxalariak izango dira; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako ordenean. Era berean, urte horretan dagokion kidegoan plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko urteko kidegoan errepikatu beharko du. Kidegoa esleitzeko orduan, erakundeak pertsonaren adina hartuko du kontuan, eta adinekoek lehentasuna izango dute hurrengo kidegora igarotzeko orduan. Hala ere, urtebetez parte hartzen ez bada, antolakuntzak danborradako azken partehartzea hartuko du erreferentziatzat.

Gorputzen uniformeak

Danborradarako uniformeak eta materialak, hala nola kasakak, txanoak, danborrak eta upelak, Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu.

Ondorengoak dira gorputz bakoitzak eraman beharko duen arropa:

  • Zaldunak: bandadun kasaka, kapela, alkandora zuria, praka zuriak, zaldi gainean ibiltzeko botak, eskularru zuriak.
  • Sukaldariak: galtza zuriak, zapia, sukaldari kapela eta zapata beltzak.
  • Antortxariak: kasaka, alkandora zuria, praka bakero luzeak, bikornio kapela eta zapata beltzak.
  • Fusilariak: kasaka, alkandora zuria, praka zuri luzeak eta zapata beltzak.
  • Kantinariak: alkandora zuria, gona/praka urdinak (bakeroak edo arrantzale-tankerakoak).
  • Danborrariak: tanbor-joleen kasaka gorria, alkandora zuria, praka zuri luzeak, bikornio kapela, zapata beltzak.
  • Kupel-joleak: alkandora zuria, praka zuri luzeak, sukaldari kapela, zapata beltzak.
Entseguak

Gorputzen entseguak ekainaren 26tik aurrera hasiko dira eta uztailaren 18ra arte luzatuko dira. Parte-hartzaileek entseguen % 50era joan beharko dute gutxienez, haurren danborradaren egunean desfilean parte hartu ahal izateko.

Hona hemen entseguetarako datak:

  • Danborrariak: ekainaren 26an, uztailaren 3an, 10ean eta 17an. 17:30
  • Kupel-joleak: ekainaren 26a, uztailaren 3a, 10a eta 17a. 18:30
  • Fusilariak: uztailaren 3, 10 eta 17an. 17:30
  • Kantinariak: uztailaren 4, 11 eta 18an. 17:30ean
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu