Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:18 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

‘Euskara jendea’ Durangoko Museoan erakusgai izango duen proposamena sarituko du aurten sormen bekak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Paule Sánchez eta Nerea Mujika.

2024an, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Proposamenak Durangoko Arte eta Historia Museoan edo inguruan egiteko esku-hartzeak izan beharko dira.

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da.
  • Lana  esku-hartze artistikoa izango da edozein diziplina edo diziplina arteko uztarketatik sortutakoa: piktorikoa, eskultorikoa, ikus-entzunezkoa, performatiboa, e.a.
  • Esku-hartze artistikorako gaia “Euskara Jendea” izango da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat

  • Sortzaile berrientzat: aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea.
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka

* Oinarrietan kontsultatu zehatzago

Bekaren zenbatekoa

  • 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2024ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)

Balorazio irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Durangoko Museoak eskaintzen dituen espazioetara egokitzeko gaitasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Gaia transmititzeko ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa

Ebazpen prozedura

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 59. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2025eko Durangoko Azokan (60.DA!) aurkezteko.

Zalantzak

  • Beka deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
  • Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu