Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:28 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Larrea Eskolak emango die hasiera Amorebieta-Etxanoko jaiei

Larrea Eskola aukeratu du Amorebieta-Etxanoko Jai Batzordeak, bozketa bidez, Amorebieta-Etxanoko jaietako pregoilari gisa, ikastetxearen 50. urteurrena dela eta. Izan ere, Larrea Eskola funtsezko zutabea izan da, eta izaten jarraitzen du, zornotzar askoren prestakuntzan eta garapen pertsonalean.

Jaiak uztailaren 15etik 27ra bitartean ospatuko dira, eta, horiei hasiera emateko, beraz, Larrea Eskolak Amorebieta-Etxanoko hezkuntzan izan duen dedikazioa eta lan nekaezina aitortu eta balioan jarriko dira. 50 urte hauetan zehar, kalitatezko hezkuntza eskaini du eskolak, herriaren eta herritarren garapenean eta etorkizunean modu esanguratsuan lagunduz.

«Berrogeita hamar urte ez dira egunero betetzen, eta Larrea Eskolak gure gazteen hezkuntzan izan duen eta gaur egun duen funtsezko zeregina eztabaidaezina da. Beraz, pregoia eskolaren esku uztea merezitako errekonozimendua da urteko lan horri guztiari eta udalerrian izan duen hezkuntza-ibilbideari», adierazi du alkateak.

Hala, pregoiaren bitartez, Larrea Eskolaren 50. urteurrena ospatzeaz gain, ikasleen bizitzan eta, oro har, zornotzar gizartean ikastetxeak izan duen eragin positiboa eta funtsezko zeregina jarriko dira balioan. Amorebieta-Etxanoren esker onaren eta estimuaren keinua da hori, beste hainbat urtez ere, kalitatezko hezkuntza bermatzen jarrai dezan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu