Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:16 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Larunbatean zabalduko da Larreako uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du datorren larunbatean irekiko dela Larrea kiroldegiko uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea. Helduei zein haurrei zuzendutako jarduerak eskainiko dira, udan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin eta izen-emateak ekainaren 1etik 10era egin ahal izango dira.

Helduentzako kirol ikastaroen artean, pilates, GAZ, spinbike, entrenamendu orokorra eta luzaketak eta jarrerak zuzentzeko ariketak eskainiko dira. Azken bi ikastaro horiek astearte eta ostegunetan egingo dira, goizez, eta beste hirurak astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez.

Txikienentzat, haurrentzako igeriketa ikastaroak eskainiko dira, familiarizazioa, hastapena I eta hastapena II mailatan, astelehenetik ostiralera, guztiak goizez.

 

Izen-emateak

Interesdunek kiroldegian bertan eman beharko dute izena, ekainaren 10erako. Horrela, plazen zozketa ekainaren 12an egingo da, eta onartutakoen zerrenda ekainaren 14an argitaratuko da.

Onartutakoek ekainaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dute ordainketa-konpromisoa. Esleitutako plaza hutsen zerrendak ekainaren 24an argitaratuko dira, eta plaza huts horiek ordaintzeko konpromisoa ekainaren 24an eta 25ean entregatu beharko da. Prozesu horren ondoren hutsik gelditzen diren plazak ekainaren 26tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Ikastaro eskaintza osoa

HELDUENTZAKO KIROL IKASTAROAK

ASTELEHENA-ASTEAZKENA
18:30-19:15 PILATES
19:30-20:15 G.A.Z
20:30-21:15 SPINBIKE
ASTEARTEA- OSTEGUNA
9:15-10:00 ENTRENAMENDU OROKORRA
10:15-11:00 LUZAKETAK ETA JARRERAK ZUZENTZEKO ARIKETAK

 UMEENTZAKO IGERIKETA IKASTAROAK

 

ASTELEHENA-ASTEAZKENA-OSTIRALA
10:00-10:45 FAMILIARIZAZIOA
10:45-11:30 HASTAPENA I
11:45-12:30 HASTAPENA II

 

ASTEARTEA-OSTEGUNA
11:00-11:45 HASTAPENA I
11:45-12:30 HASTAPENA II
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu