‘ARTISTA BAT NAIZ NI’ · Umeentzako Udako tailer kulturalak Berrizen
Berrizko Udalak ekainaren 24tik 28ra bitartean ‘Udako tailerrak: Artista bat naiz ni!’ egitasmoa burutuko du eta izena emateko epea ekainaren 3tik 14ra arte egongo da zabalik.
6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailer eta denbora libreko eskaintza prestatu da. Hala nola, ohialezko poltsak diseinatzeko tailerra, gaileta koloretsu eta kreatiboak, marrazki magikoa ilunpetan edota Oteizaren Kutxa Hutsak bezalako eskulturak sortuko dira. Tailer guztiak Berrizko Kultur Etxean izango dira 10:30 – 12:30 bitartean.
Aste osoko prezioa 25 eurokoa izango da eta izen ematea online egin beharko da hemen ekainaren 3tik aurrera.
Informazio gehiago behar izanez gero euskara@berriz.eus helbidera idatzi daiteke.