Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:06 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Abadiñoko Txanporta kultur etxeak Astxikiko gazteluari buruzko hitzaldia hartuko du bihar, osteguna 

Bihar, osteguna, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Txanporta Kultur Etxeak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Astxiki mendiaren gailurrean altxatzen zen eta XI. eta XII. mendeen artean Nafarroako Erresumaren defentsa-sistemaren parte izan zen Erdi Aroko gazteluaren 3Dko birsorkuntza birtuala egin duen Iñaki Sagredo arkeologo eta historialariarekin hitzaldia hartuko du. “Lan hau, aurreko legealdietatik egiten ari den urteetako lanaren emaitza da eta herri gisa dugun ondarea ezagutzeko eta horri balioa emateko interes kolektiboa agerian uzten du. Hurrengo pausoa ikerketa historiko hau ezagutzera ematea izango da”, azaldu du Mikel Urrutia alkateak.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, esku-hartze arkeologikoa izan zen Astxikin eta lortutako materialen analisiaren ondoren, han egindako aurkikuntzak gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan kontserbatzen dira. Gainera, bere garaian egindako zundaketetatik, duela hamarkada bat baino gehiago Abadiñoko 700 izen inguru biltzen zituen toponimiari buruzko lana egin zen.

Horietako batek Gazteluatx aipatzen zuen Astxikiren ordez, eta hori izan zen gotorleku hori dagoeneko bere argitalpenetako batean sartua zuen Iñaki Sagredorentzat abiapuntua. Orduan, gai horretan sakontzea erabaki zuen, gazteluaren erreferentzia berriak aurkitzeko. Birsorkuntza birtuala egiteko erreferentzia historikoak, gaztelua zelangoa zen erakusten zuten irudiak eta lekuan bertan aurkitutako ikerketa arkeologikoen eta aurkikuntzen informazioa erabili dira.

Astxikiko gazteluaren birsorkuntza birtuala Abadiñoko Udalaren webgunean ikus daiteke. Klikatu hemen.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu