Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:19 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Garaiko parrokiak San Migel Elizaren inguruko lurren lagapena izenpetu du Udalarekin 30 urte aldirako

Garaiko parrokiak eta Garaiko Udalak San Migel elizaren inguruko lurzati baten lagapena izenpetu zuten 1986ko otsailaren 10ean. Hitzarmena 30 urterako izenpetu zen. Horiek horrela,  lagapena 2016an amaitu zen eta, harrezkero, berritu gabe egon da. 2019. urtean, korporazio berria hautatu zelarik, Garaiko alkateak, parrokiarekin, bai eta Bilboko gotzaindegiarekin ere, harremanetarako bideak ireki zituen San Migel Elizaren inguruko lurren lagapena berritzeko eta eguneratzeko.

Erramun Osa Garaiko alkatea eta Alejandro Alonso Elizaren ordezkaria.

Akordioa

  • Elkarrizketa luze baten ondoren, Garaiko Parrokiak eta Garaiko Udalak akordioa izenpetu dute, 2024ko maiatzaren 17an.
  • Akordio horren arabera, 1986. urtean hitzarmenean kontuan hartutako 2.515 metro karratuko lursailari beste lursail bat gehitu zaio, San Migel Elizaren atzealdea eta aurrealdea, hain zuzen. Horren ondorioz, hitzarmenean jasotako lursaila 5.809 metro karratukoa da guztira, 1986. urtean izenpetutako lagapenaren bikoitza baino gehiago, hain zuzen. Akordioak inguru horretan elizak dituen lursail guztiak barruratzen ditu. Akordioa 30 urtetarako egin da.
  • Lagapena, berdeguneetara eta erabilera publikora bideratua, diru ordainik gabea da eta udalaren betebeharra izango da egoera onean edukitzea, hamarkadetan egin duen lanari jarraitutasuna emanez. Hala berean, akordioak lursailetan landatutako arbolen jabetza aitortzen dio Garaiko Udalari. Izan ere, herritarrek landatu zituzten arbolak eta udalak jagoten ditu.

Hasieratik, udalaren asmoa izan da espazio hori zaintzea eta eremu berezi hori belaunaldi berriei transmititu ahal izatea; bidenabar, haren erabilera publikoa indartu nahi du. Udalak on iritzi dio eginiko akordioari, bai eta parrokiarekin erdietsi duen lankidetzari ere. Udalak akordioaren inguruabarrak jasoko ditu lantzen diharduen Hirigintza Plan Berrian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu