Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:46 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Laburbiraren XXI edizioa, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, 38 herritara iritsi da 2024an

Apirilaren 12an hasi zuen bere ibilbidea 2024ko Laburbirak, Bergaran, eta Maiatzaren 19an amaitu da, Etxebarrian (Lea Artibai). Orotara, 38 herritan ikusi ahal izan da 8 filmez osatutako bilduma ikusgarri hau eta horietarik 11 emanalditan autoreekin solasaldia egiteko aukera izan dute ikusleek. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.

Zortzi film laburrek osatu dute bilduma, horietako asko ibilbide oparoa egindakoak dagoeneko mundu zabaleko zinema festibaletan. Hauexek izan dira, hurrenez hurren:

-DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola)

-KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás)

-ERRO (Amaia Lejarreta)

-BABESA (Ander Iruretagoyena)

-MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez)

-ZIRRARA (Ane Cuesta)

-TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)

-BETIZU BURU (Kim Maiteny Munoa)

Orotara, 850 ikusle erakarri ditu Laburbirak emanaldietara. Aurten berrikuntza gisara, filmik gustokoena hautatzeko aukera izan dute ikusleek eta guztiek ere balorazio oso onarekin puntuatu badituzte ere, Babesa eta Talkak izan dira boto gehien lortu dituztenak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu