Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
10:06 am,
temperature icon 22°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Berrizko Udalak LGTBI+ «harrotzeko askatasunaren aldeko programazioa» ezagutzera eman du

 

Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Berrizko Udaleko Berdintasun arloak maiatzaren 17tik ekainaren 28ra bitartean luzatuko den LGTBI+ harrotzeko askatasunaren aldeko programazioa ezagutzera eman du. Egitaraua hemen.

1990eko maiatzaren 17tik, OME-k homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuela  ospatzen da. Horregatik, LGTBI+ kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.

Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBI kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindik orain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak, estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.

Izan ere, askotan ikusezin bihurtzen diren, Sexu-askatasuna eta gorputzen, sexu-identitateen eta generoen aniztasuna errespetatuak izan daitezen; beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzen jarraitzea. Gizarte osoaren erantzukizuna bait da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.

Horregatik, Berrizko udalak aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin lan egiten jarraituko du. Beraz, herritar orori dei egiten diegu gizarte inklusibo eta anitza lortzeko bidean, LGTBI+ harrotzeko askatasaunaren alde! antolatu diren ekimenetan parte har dezan.

Programazioa hemen.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu