‘Eskeleteoak, kraneoak eta masailezurrak’, erakusketa berria Mañariako Hontza Museoan
HONTZA MUSEOA MAÑARIA
Ohar honen bitartez, “Eskeleteoak, kraneoak eta masailezurrak” erakusten dituen aldi baterako erakusketa berria jada muntatu eta aurkeztu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Erakusketa hau 2025ko abuztua arte mantenduko da ikasturte honetan eta hurrengoan ere bisitatzen gaituen ikastetxe orok erakusketa honetaz gozatzeko aukera izan dezan.
Bestalde, bisita are aberasgarriagoa egiteko eta gure ingurune natural hurbilena ezagutzen laguntzeko lanean jarraitzen dugu. Horregatik, Europako animalia ornodunak erakusten ditugun bi aretoetan Urkiolako Parke Naturalean bizi diren animaliak adierazi ditugu.