Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:47 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Euskal Herrian Euskarazek maiatzaren 24an ‘Bakarkarizketak’ saioa antolatu du Durangoko San Agustinen

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian Euskarazek maiatzaren 24an «Bakarkarizketak» euskarazko bakarrizketen saioa antolatuko dugu. Aurtengoa 4. edizioa izango da. Maiatzaren 24an egingo da, 21:30ean Durangoko San Agustinen. Sarrerak salgai 8 eurotan Arte eta Historia Museoko leihatilan eta erabilera anitzetarako kutxazainetan.

ARGAZKIA · EHE

San Agustin kultur gunean izango da aurreko urteetan bazalaxe. Ikuskizunean eskualdeko artistek beraien bakarkako sormenak aurkeztuko dituzte beti bezalaxe umorea lagun. Bakarrizketen tarteak gozatzeko bideo labur umoretsu batzuk ere ikusteko aukera edukiko dugu.

Euskarazko kultura babestu, sustatu eta sortzeko garaia da.

Sarrerak jadanik salgai daude 8 eurotan.

Arte eta Historia museoan, erabilera anitzeko kutxazainetan eta lotura honetan eros daitezke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu