Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:41 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

610 ume hurbilduko dira kontzertu Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako kontzertu didaktikoetara

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa maiatzaren 3an eta 10ean kontzertu didaktikoak eskaintzen ari da Durango eta Iurretako 5 eta 6 urteko eskola-umeei zuzenduta. Guztira 610 ume edo hurbilduko dira kontzertu hauetara. Musika Eskolak 10 urte baino gehiago daramatza horrelako kontzertu didaktikoak eskaintzen.

Ikuskizuna Markeliñe antzerki konpainiarekin elkarlanean sortu da, eta ume txikiei zuzendutako eta egokitutako kontzertua da, non musika eta antzerkia elkartzen diren. Kontzertuan zehar zortzi musikari zuzendari partikular batek zuzentzen ditu, eta etengabe parte hartzera bultzatzen ditu publikoaren haurrak. Oraingoan, pianoa, biolina, txistua, saxofoia, baxu elektrikoa, tronpeta, klarinetea eta perkusioa aukeratu dituzte, Mikel Nuñezek plantilla honetarako moldatutako hainbat musika estilotako obrak interpretatzeko.

Kontzertu hauen aurkezpenaren helburu nagusia honako hau da: umeengan musikari buruzko  interesa eta kuriositatea piztea eta, aldi berean, askotariko musika-tresnak ezagutzea eta era guztietako musika motak  interpretatzea. Azken baten, musikarekin gozatu eta ondo pasatzea lortu nahi dugu.

Kontzertuek 25 minutuko iraupena izango dute eta goizez egiten dira, bi saio eskolako ordutegian (10:15 eta 11:15).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu