Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:31 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Garraio, Katu, Su Ta Gar edo J. Martina San Trokaz jaietako musika eskaintzaren ardatz

Su Ta Gar, J. Martina, Garraio, Katu edo Bengo izango dira Abadiñoko San Trokaz jaietako musika eskaintzaren ardatz. Jaiak domeka honetan, hilak 12, hasiko dira Gerbasen eta txistularien ohiko kalejirarekin eta euskal dantza alardearekin San Trokaz plazan. Goizean hileroko azoka egingo da eta San Prudentzio-San Trokaz esku pilota txapelketako finalerdiak izango dira. Programazioari hilaren 15ean, San Trokaz egunean, ekingo zaio berriro plazan ezpatadantzarien eta iruleen emanaldiarekin, eta arratsaldean Beranduegirekin erromeria Txanporta plazan.

Durangoko Garraio taldeko abeslaria.

Barikuan, hilak 17, zenbait ekitaldi antolatu dira arratsaldean, disko-dantza eta San Trokaz txapelketa Tornosolo trinketean. Hurrengo egunean jaiaren egun nagusietako bat ospatuko da, Gazte Eguna, ume eta gazteentzako jarduera ugarirekin, eta 14:00etatik aurrera ohiko bazkaria Ferialekuan. Gainera, egun horretan esku pilota, elektrotxaranga Skapie taldearekin eta Abadiñoko elkarte gastronomikoen arteko herri kirol lehiaketa berezia izango dira probalekuan. Egitaraua 21:30ean amaituko da Garraio, Katu eta Bengoren kontzertuarekin.

Domekarako, hilak 19, txikientzako jarduerak antolatu dira: umeentzako parkea Zelaieta Herri Eskolan egun osoan zehar –euria egiten badu Probalekuan– eta gazteentzako emozio parkea pilotalekuan.

Jaietako programazioak hurrengo asteburuan jarraituko du. Barikuan, hilak 24, Txanporta plazak Goazen karaokea hartuko du 18:00etatik aurrera –euria egiten badu Probalekuan–. Gonbidapenak hilaren 13tik aurrera jaso ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Egun horretan bertan kaleko ikuskizuna programatu da Su Danborrak aurkeztuko duen Deabru Beltzak konpainiaren eskutik, 21:30etatik aurrera Ferialekuan, zuzeneko musika, piroteknia eta efektu berezi handiak batzen dituen pieza eszenikoa.

Zapatuan, hilak 25, Abadiñoko emakume artisau – sortzaileak elkarteak antolatutako artisautza azoka izango da. 12:00etan kalejira hasiko da Muñatones Otxotearen eskutik eta 14:30ean ohiko herri bazkaria paella erraldoiarekin Ferialeku plazan, Ganbarruk, Talde Batuakek, Zelaietako GIEk, Lasterbideanek, Katalamixonek, Gazte Asanbladak eta Sarek antolatuta.

PANOLI KABARETA, DURANGOTIK

Zapatu arratsaldean, 18:00etan, Durangoko Ganso y Cia-ren familia osorako “Panoli Kabareta” ikuskizuna programatu da. 21:30etik aurrera, Txanporta plazan, Su Ta Gar eta J. Martinaren kontzertua izango da, eta, ondoren, DJ Koolen txanda.

San Trokaz jaiak maiatzaren 26an amaituko dira, jolas tradizionalekin eta gazteen herri kirolekin, Ferialekuan. 18:00etan kalejira eta alardea antolatu dira Txanporta plazan, Txanbolin txistulari taldeak lagundutako umeen Talde Batuak taldearekin. 19:00etatik aurrera txokolatada bat egingo da leku horretan bertan, 20:00etatik aurrera San Trokaz jaien amaiera markatuko duen Gerbasen agurraren aurretik.

“Programa hau maitasun osoz prestatu dute Jai Batzordean parte hartu duten eta, modu eskuzabalean, denok jaiegun hauetaz gozatu ahal izateko lan egin dutenek. Parte hartzeagatik eta laguntzeagatik eskerrak emateko aprobetxatu gura dut. Orain garrantzitsuena baino ez zaigu falta: anima zaitezte jarduera guztietan parte hartzen eta elkarrekin dibertitzen”, azpimarratu du Monika Iglesias Kultura, Ekitaldi eta Aisialdiko zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu