Igandea,
2024ko Maiatzak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:18 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Juan Bilbao dultzainero mañariarrari omenaldia egingo zaio igandean bere jaioterrian

Juan Bilbao Ortuoste 1905ean jaio zen Mañariko Ortuoste auzoan. Artzaina ofizioz, autodidakta izan zen eta bere anaia Manuelen pausoak jarraituta dultzain jotzen ikasi zuen. Anaia Melillan hil zen 1922an, eta anaiaren dultzaina etxera bidali zutenean bera geratu zen musika tresna preziatuarekin. Aurretik, flauta eta txilibituarekin saiatutakoa zen Juan.

Urte askotan bere lehenegusu Fermin Ortuosterekin (1906-1962) ibili zen duoan. Eurekin biekin, Dionisio eta Txomin anaiek atalaba jotzen zuten. Durango, Abadiño, Amorebieta, Gernika Atxondo, Otxandio… eta beste hainbat herritako erromerietan jo zuten. 1920ko hamarkada luzetan ibili ziren herriz herri. Gero, dultzaina jo barik egon ostean, erretiratu zenean, 70eko hamarkadan, berriro hasi zen jotzen. Azken aldietan, Karmelo semeak laguntzen zion atabalarekin.

“Zahargaztiek” musika talde ere sortu zuen beste laguntza batzuekin, tartean trikitilariak eta albokariak ziren. Basilio “Txiki”, Juanita Gorroño, Eduardo Eguiarte eta Felisa, Leon Bilbao eta Maurizia Aldaiturriaga… izan zituen plaza lagun. Bere semearekin batera, Kardantza etxeko “Herri Musika” diskoan hainbat pieza grabatu zituen.

Omenaldiak ere hainbat egin zitzaizkion bizi izan zen artean: 1980an, Iurretako jaietako Trikitilarien Egunean jaso zuen omenaldia, 1981ean, Guardiako Gaiteroen Egunean, eta azkena Elorrion, 1991n hil zen urte berean, apirilaren 21ean.

Maiatzaren 12an Mañarian

Omenaldiaren ekitaldi nagusia maiatzaren 12an egingo da, baina maiatzaren 6tik 12ra, Errose Bustintza Kultur Etxean Bizkaiko gaiteroei buruzko argazki erakusketa txiki bat jarriko da. Omenaldi egunean bertan, goizeko 10:30ean Hasita, lehenengo gaiteroen kalejira eta ostean Ondalan taldeko erraldoiekin batuta bigarren kalejira bat izango da. 12:30ean baltseorako tartea hartuko dute eta 13:00etan ekitaldi nagusia izango da plazan, Juan Bilbao omentzeko.

Mañariko Udalak maiatzaren 10etik 19ra antolatu duen Kultur Astearen programako ekitaldietako bat da omenaldia. “Gureak gogoan, katea ez hausteko” omenaldiak Bizkaian Bizkaiko Gaiteroen Elkarteak Juan Bilbaori eskeiniko diona izango da urte honetako lehenengo omenaldia. Bizkaian gaitari balioa ematea nahi dute antolatuko dituzten omenaldiekin. Gaita-dultzainero esanguratsuak izan ziren herrietan erakusketak eta omenaldiak antolatuok dituzte, euren lana ezagutzera emateko. Omendutako gaiteroen errepertorioetako piezen bertsio eguneratuak interpretatuko dituzte, eta batzuetan bakarka edo beste batzuetan akordeoi edota metalezko banda-instrumentuekin lagunduko izango dira.

Honek dira finkatutako omenaldiak:

Mañaria. Maiatzak 12 JUAN BILBAO ORTUOSTE

Dima. Ekainak 1 PATXI BILBAO ETXEBARRIA

Bedia. Ekainak 16 JUAN AIESTA URKIDI

Aulestia. Ekainak 24 TEOFILO MARURI “Pio Maruri” “Zesterue”

Zalla. Abuztuak 1 LUCAS SAINZ GOMEZ “Matxakito” – Zalla.

Zeanuri. Abuztuak 15 BASILIO eta ENRIKE ETXEBARRIA.

Usansolo. Urriak 26 SIMEON IRAGORRI IZAGIRRE

Bizkaiko Gaiteroak

Bizkaiko musika tradizional garaikidean gaitaren garapenari ideak emateko asmoarekin sortu zen, aurrekoen ondarea bizirik mantentzen saiatuz. Irakaskuntzaren arloan lan handia egiteaz gain, Bizkaian instrumentua ezartzeko lana nabarmentzen da, musika tradizionalaren hainbat arlotan, erraldoien emanaldietan, dantzetan eta animazioan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu