Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:49 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Eneko Barberena idazleak ‘Suak erreko ez balu’ nobelari buruz egingo du berba Elorrion

Elorrioko Irakurle Taldeak ikasturte honetako azken saiora herriko guztiak gonbidatu nahi ditu, irakurri berri duten liburuaren egileak solasaldia eskainiko duela aprobetxatuta. Hitzordua asteazkenean izango da, asteazkena, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean. Eneko Barberena (Arrasate, 1983) aezkoar jatorriko euskal idazlearen Suak erreko ez balu eleberri beltzak Arrasatetik Aezkoara darama irakurlea Ainhoa Sanz perituaren eskutik.

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia aseguru etxeak Sanz perituari emango dio sutea ikertzeko zeregina, bere bezero diren bi artzainen inplikazioa argitze aldera, aseguru etxeak diru asko baitu jokoan artzainak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoa Sanz ezezaguna zaion ingurune batean murgilduko da, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz.

Barberenak bere aurkezpen aberatsean eleberria idazteko prozesuaren berri emango digu, eta ondoren harekin solasean aritzeko aukera egongo da. Liburua irakurri nahi baduzu, hurreratu zaitez liburutegira eta bertako arduradunek lortuko dizute ale bat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu