“’Barau eta ase’ abestian queer komunitatearen eta borrokaren aldeko mezu bat eman nahi izan dugu»
KULTURA BERRIZ
HAIZE-ARROSA
Gure abesti folk elektroniko berria “Barau eta ase” txalapartaz beterik dator. Zarauzko Aner Peritzek egin du letra, abesten ere aritu da, eta Iñigo Olazabal eta Argibel Euba izan ditugu txalapartan lagun.
“Barau eta ase” abestian queer komunitatearen eta borrokaren aldeko mezu bat eman nahi izan dugu. Esentzialismoaren aurka, sexu-genero sistema apurtzearen aldeko abesti bat eta horretara bidean gorputz disidenteen borrokak daukan lekua aldarrikatzea du helburu. Ez dira beti errazak heteroarautik kanpoko bizitzak, baina merezi dute!
ANER PERITZEK IDATZITAKO HITZAK
Arau Zisheteroei barau
Queer eta enparau
Bagatoz lehertzera hau
Mundua hala erabakita dago
Sistema da gaur sistemago
Mundua hala erabakita dago
Nor gehiago
Norma guraso baten margo
Bideak, kideak, ideak
Mundua hala erabakita dago
Naturarik ez dago.
Eta molestatzen dizuenean, guri gehixeago gustatzen zaigu.
MUSIKA
AHOTSAK: EDURTZETA ANIA, ENERITZ GORRITXATEGI, ANER PERITZ
KITARRAK: GORKA MOLERO eta MARKOS MURILLO
BAXUA: PEIO AGIRRE
BATERIA: DAVID VALLEJO
TXALAPARTA: ARGIBEL EUBA ETA IÑIGO OLAZABAL
PRE-EKOIZPENA: GAUA AUDIO
GRABAKETA: LORENTZO RECORDS, AITOR ARIÑOrekin
AUDIO NAHASKETA ETA MASTERRA: GAUA BIDEO-GRABAKETA ETA EKOIZPENA: GAUA